KALPARMUÑOBARRENA trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua AITZKORRI - URBIA.
Sekuentzia kulturala Kalkolitiko-Brontzea.
Aurkikuntza J.M. Barandiaran (1917)
Kokapena
· Alt.: 1129 m.
· WGS84 42.958110 lat., -2.351350 long.
· ED50 30T X.553012, Y.4756575
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu KALPARMUÑOBARRENA 1 tumulua, KALPARMUÑOBARRENA 2 tumulua, PAGOBAKOITZA trikuharria, Urbia Este 3 etxola hondoa, Zabalaitz Este harrespila, Laskaolatza harrespila, Bolaleku tumulua, BOLALEKU etxola hondoa, Bolaleku harrespila, ERDIKOSAROI tumulua, Iturtxoko zista, ITURTXOKO etxola hondoa, Iturtxulo harrespila, GOROSTIARAN ekialde tumulua, Zabalaitz mendia, ZORROTZARRI zutarria, Peruaitz mendia, Elola harrespila, Urbia ermita, GOROSTIARAN mendebal trikuharria, Arbelar zutarria, Petrinaitz mendia, Elorrola tumulua, Elorrola zutarria, PAGARRETA trikuharria, Zelaibizkar 2 harrespila, Zelaibizkar tumulua, Zelaibizkar 1 megalitoa, Pagarreta II zutarria, Arbelaitz mendia, Zelaibizkar 1 harrespila, AIZKORRITXO trikuharria, Andraitz mendia, PAGOMAKOR trikuharria, Aitxuri mendia, Aitzuri leizea, koba, Enaitz mendia, Astonzulo zista, PINPIL 1 zutarria.
images
KALPARMUÑOBARRENA
Kalparmuño trikuharria (2018) ©Xabiaram

Non

Urbiako larreetan, Kalparmuño haitzaren Ekialdeko barrenean. Pagobakoitza trikuharria 250 m. Iparrerantz kokatzen da.

Azalpena

Trikuharri labur irekia. Tumulua 15,70 m. diametrokoa I-H eta 11 m. E-M, bajua eta itxuragabetua, bertako inguruarekin nahasten delarik. Ganbara, IMtik irekia, 4 harlosek eratzen duten esparru errektangular bat da. Ganbara-harlauzak kareharrizkoak; tumulua bertako kareharri eta hareharrizkoa.

EranskinaTamaina
20-01-02-04 Túmulo Kalparmuñobarrena 1.pdf969.73 KB

J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1917an eta T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. EGURENek industu 1918an.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Indusketa materialak

T. de Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek 1918-an
industu zutenean aurkitutako materialak.

Harri-industria:
Muger edo suharrizko 3 printza.

Zeramika:
Ontzi txiki karenatu baten zatiak;
ontzi txiki oboideo baten zatiak.

Metala:
Kobre/brontzezko ezten-zati 1;
ildo mehe intzisoak dituen eraztun-zati 1.

Apaingailuak:
Hezur leunduzko zintzilikario errektangular 1;
basurde-bertortz zulatu 1.

Giza-hezurrak:
Gutxienez zazpi gizabanakoei dagozkienak, hauetako bi umeak.

Animali-hezurrak:
Ugaztunak: Felis silvestris (Basakatua).
Hegaztiak. Anfibioak.