Gipuzkoa

...
Gorostiaran mendebalekoa trikuarria

Trikuharria. Tumulu zirkularra 14 m. diametrokoa I-H eta 15 m. E-M. Altuera 1,60 m.takoa da. Erdiko kraterrak, 4x8 m. diametrokoa eta 0,25 m. sakonerakoa, ganbara-harlauzak ditu. Lenar baten gainean eraikia. Bertako kare-harriak.

LANDARBASO III

Trikuharri labur itxia. Tumulua 9 m. diametrokoa eta 0,50 eta 1,65 m. tarteko altuerakoa. Ganbara, 0,60 m. sakonerako esparru errektangular bat da, 5 harlosakoa, albokoak barnekalderantz okertuak daudelarik. Ganbaratik 0,35 m.tara IErantz, tumuluan, beste harlosa bat ikus daiteke zutik. Tumulu gainean harkosko batzuk daude, aintzin estalkiaren zatiak izan daitezkeenak. Norabidea 70ºtakoa da. Bertako hareharriak.

...

Tumulua 9,50 m. diametrokoa eta 0,75 m. altuerakoa. Erdiko kraterra 4,50x3 m. diametrokoa eta 0,55 m. sakonerakoa, bere zoruan 1,80x1,70x0,20 m.tako harlosa etzan bat duelarik. Zeharo nahastua. Indusketan zehar, erdialdean, zoruan zulatutako potzu bat aurkitu zen. Bertako basaltoak.

...
MOA

Tumulu zirkularra 16 m. diametrokoa eta 0,60 m. altuerakoa bere erdian. Kraterra (industu aurretik bertan zegoena) ganbara-harlosarik gabea, 5 m.tako diametroa eta 0,40 m.tako sakonera ditu. Oso nahasia, bere materialak ehizako puestoen eraikuntzan izan duen erabileragatik. Tumuluaren alde trinkoena ekialdeko arkua da. Bertako hareharriak.

8
Beibatariko tumulua

Tumulu jeitsia eta itxuragabetua, 6 m. diametrokoa eta 0,50 m.tako altuerakoa. Bertako hareharriak.

Dólmen Gizaburua  (Marzo 2019)

2016. urteko urtarrilan Soraluzeko Udalak bi lursail erosi zituen Karakate-Hirukurutzeta mendilerroan, bertan dagoen Gizaburua tumulua babestu eta mendigaineko lurrak bereganatzen jarraitzeko.

2016an Gizaburua tumulua induskatzea erabaki zuten, batez ere aurretik induskatu gabea zelako. Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzenduta, bolondres talde batek irailean ekin zion lanari.

...

Tumulu zirkularra 11 m. diametrokoa eta 0,95 m. altuerakoa erdian. Erdiko kraterra 4,40x3,40 m. diametrokoa eta 0,60 m. sakonerakoa da. Indusketan zehar ikusi ahal izan zen monumentu erdian, bertako harkaitzean artifizialki zulatutako potzu bat. Bertako basaltoak.

...

Lau 4 harrespilek, zista bikoitz batek, monolito batek eta 2 egitura zehazgaitzek eratzen duten multzoa. Bertako hareharri eta konglomeratuak.
1.- Harrespila. Diametroa, 5,60 m.takoa I-H eta 5,45 m. E-M. 31 lekukok osatzen dute, 1,47 m.tako altuerako bat nabarmentzen delarik.
2.- Harrespila. 3,05 m. diametrokoa. 12 lekukok osatzen dute, 1,75 eta 1,45 m.tako altuerako bi azpimarragarriak direlarik.