EZIOko soroa harrespila

Mota Harrespila.
Eremua ONDDI - ADARRA - MANDOEGI.
Sekuentzia kulturala Burdin-aroa.
Aurkikuntza J. M. HERNANDEZ, Luis Pedro PEÑA SANTIAGO (1979)
Kokapena
· Alt.: 459 m.
· WGS84 43.206883 lat., -1.921796 long.
· ED50 30T X.587693, Y.4784562
· Kokapen zehatza (~25m)
Egoera Nahiko egoera onean.
Gertu EZIOko tontorra harrespila, Santiago ermita.
images
EZIOko soroa
2 ©inaxio

Azalpena

Lau harrespildun multzoa. Bertako hareharri, arbel, kuartzo eta pudingak.

1.- Harrespila. Diametroa 4,50 m.koa da I-H eta 4,80 m. E-M. la lurrean agertzen ez ziren 13 lekukok osatzen dute. Ez du lekukorik hegoekialdeko sektorean.

2.- Harrespila. 5 m. diametrokoa. 15 lekukok eratzen dute, 0,35 eta 0,15 m. tarteko altuerako 8 azpimarragarriak direlarik.

3.- Harrespila. 5,60 m. diametrokoa. 20 lekukok eratzen dute, 0,25 eta 0,15 m. tarteko altuerako 12 azpimarragarriak direlarik.

4.- Harrespila. Gutxi gora-behera 5,80 m. diametrokoa. Barnekaldean eta ia lurrean agiri ez diren harkosko ugarik eratzen dute. Ez du lekukorik hegoaldeko arkuan eta soilik iparraldeko arkuko 5 lekuko mugatu daitezke.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

***