Rutas: Iparraldea

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 13:18.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Arretxexuriko lepoa

Lapurdiko mendirik garaiena. Nafarroako Otsondo mendatean eskuinaldera joko dugu errepidexka batetik Arretxexuriko leporaino. Bertan aparkatu eta iparralderantz joko dugu. Ibilbideak pista saihesten du zenbaitetan, batzuetan bideko monumentu megalitikoak ikusteko. Lizartzu, Antsestegi eta Iguzkimendi mendiak eskuragai izanen ditugu. Ibilbide luzea da.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 13:01.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Orientazio mahaiko errepidea

Arradoi mendira igotzeko bide labur-laburra. Hartxuriako orientazio mahaia igotzen duen errepidean autoa utzi eta ordu erdiz joanen gara gailur itxi honetaraino. Txangoa berez oso interesgarria ez denez, Hartxuriako orientazio mahairaino joan gaitezke autoz edo oinez.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 12:53.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Irulegi

Jara mendia igotzeko ibilbide zuzena, pistetan barrena tarte gehienetan, astuna egin daiteke, beraz. Autoa Jauberribordaren saihesbideraino igo genezake, errepide zati bat saihesteko.

Enviado por zuriain el 2009, Septiembre 2 - 09:47.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Ahartzako lepoa
Esquema Ahartzako lepoa-Munhogain-Errolako Harria-Munhoa-Ahartzako lepoa-Oilarandoi-Ahartzako lepoa

Oilarandoi, Munhoa eta Urdiako harria mendiak igoko ditugu. Horretarako Ahartza lepoan utziko dugu autoa. Haraino iristen den errepidexka (estu-estua eta bihurgunetsua oso) Baigorriko lehenbiziko etxeen parean hasten da, eskuin aldera (heg.) Geroko gure ibilbidean behin baino gehiagotan eginen dugu topo errepide eta pista hauekin. Zenbaitetan bidetik kanpo ibiliko garenez, kontuz ibiliko gara eguraldi kaskarreko egunetan.

Enviado por Jose el 2009, Septiembre 1 - 19:25.
Categorías Iparraldea, Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizuniaga mendatea
Esquema Lizuniaga - Kondendiagako lepoa - Larrun - ekialdeko bizkarra - Kondendiagako lepoa - Lizuniaga
Enviado por ietxaburu el 2009, Marzo 24 - 11:13.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Urdoze
Esquema Urdoze-Larrarte lepoa-Labastida-Urdoze

Honakoa, ez da ohiko mendiko igoera, lasai antzean, gaztetxoekin ere egin daitekeen txango erraza baizik.

Urdoze (210 m), Baigorri bailaran, Iparla mendiaren azpian kokatutako herritxoa da. Bertara iristeko, ipar aldetik doazenak, Baigorri baino kilometro pare bat lehenago, errepidearen eskuineko aldean, Urdoze eta Labastidara doan errepidetxoa ikusiko dute.

Enviado por ietxaburu el 2009, Marzo 7 - 13:52.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Ainhoa
Esquema Ainhoa-Bizkailuze-Dantxarinea-Ainhoa

Lapurdiko Ainhoa herritik abiatuko gara (40 m).
Herriaren atzealdeko (eki aldera) aparkaleku zabaletik, ekialdera, maldan gora hasten den pista zabaletik, GR-10 jarraituz, ordu erdi batean, 350 m. gorago dagoen kaperara iritsiko gara.
Ipar ekialdera Erebi tontorra dugu. Bideak ezkerretik inguratzen duen arren, gu tontorrerantz zuzen joango gara. Hogei minutu beranduago tontor zabalean gaude (583 m. 00:50).

Enviado por JAG el 2008, Diciembre 11 - 05:26.
Categorías Iparraldea, Nafarroa
ABIAPUNTUA Jauregizarreko lepoa
Esquema Jauregizarreko lepoa, Malgorra Ttipia, Baltzazarra, Malgorra, Baltzazarra, Jauregizarreko lepoa

Jauregizarreko lepoa Zuberoan dago, Larrainen, Nafarroako (Otsagabia) mugaren ondo-ondoan. Donaxaharretik Burdinkurutxeta igo ondoren, Iratiko Etxolatik hegoaldera 7 km errepidetik eta beste 6 km pistatik. Iratiko Etxolan karabanen aparkalekua dago eta aurrerago Chalet de Pedro ostatua. Pistaren hasieran "Route barrée" jartzen du, Bagargin (bide honen beste muturrean) langa omen dagoelako, baina Jauregizarreko leporaino ez dago oztoporik (autoz hel daiteke baina paseada zoragarria da). Gailurretik tontorrik tontor doa ibilbidea.

Enviado por ietxaburu el 2008, Agosto 27 - 23:26.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Ehujarre arroilaren hasiera
Esquema Ehujarre, Erraitze, Lakhura, Eruso, Ganagerre, Ehujarre

Belagua inguruan ibili izan den mendizalearentzat oso ezaguna da Lakhura mendia. Hain zuzen, hango aterbearen gain gainean dago. Baina baita ere esan beharra da, alde horretatik egin daitekeen igoerak ez duela erakartzen gehiegi. Aterbean geundenean, beste plan interesgarriagorik ez zegoenean, zerbait egin behar eta, Lakhurara igotzen ginen.

Baina Santa Grazitik (Zuberoa) egin daitekeen igoerak, ez du zer ikusirik lehen esandakoarekin. Oso txango ederra da. Ingurua zoragarria eta eskatzen duen esfortzua ere ez da txantxetakoa.

Enviado por Jose el 2008, Mayo 7 - 20:15.
Categorías Iparraldea, Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizuniaga mendatea
Esquema Lizuniaga mendatea - Ibanteli - Lizarreta mendatea - Etxalargo usategiak - Irumuga lepoa - Arxuria - Ibaineta lepoa - Mendibil - Urbia lepoa - Loiara lepoa - Mitxelen Borda - Urdazubi

Jarraian azaltzen den ibilbidea Lizuniaga mendatetik Urdazubi herrira doan zeharkaldi bat da, Ibanteli, Arxuria eta Mendibil mendien tontorretatik igarota. Garaiak izan ez arren, Ibantelik eta Arxuriak mendizale asko erakartzen dituzte, Arxuriak batez ere, hegoaldera erakusten dituen malkar ikusgarriek itxura berezia ematen baitie. Ikuspegi zabalak eskaintzen dituzte biek. Ibanteli eta Arxuria arteko bidea mendi-bizkar leun batetan zehar egiten da. Etxalargo usategiak daude tarte honetan. Mendibiletik Urdazubira jaisteko berriz, Urbia eta Loiara lepoetatik pasatzen da, Mitxelen Bordako errekastori jarraituz Urdazubira iristeko.