OtsogorrigainaEnviado por ietxaburu el 2017, Mayo 8 - 11:02.
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz Autoa Logibarren (400 m.) utzi eta gorantz, Oltzarteko arroila zeharkatzen duen zubi fotogenikora iritsiko gara. Zubiaren beste aldetik jarraitu igotzen eta Larrañetik datorren pistarekin bat egitean (ordu bete), bertatik jarraitu eskubitarantz (mendebalderantz) ordu erdiz eta ezkerretara gorantz doan “Pista”ko bidera iritsiko gara. Metro batzuk aurreraxeago, 3 edo 4 auto aparkatzeko lekua dagoela ikusiko dugu (Larrañetik autoz etor liteke) eta beste metro batzuk aurreraxeago, gorantz doan bidea hartuko dugu (775 m.). Basoan zehar, hasieran hego-mendebalderantz, gero ezkerretara biratu eta geroxeago hegoalderantz malda gogorretik, garai batean borda bat omen zegoen lekura iritsiko gara. Gorantz (hegoalderantz), erdipurdiko bidexka jarraitzen, ezkerretara dugun erreka tartera hurbiltzen joango gara eta halako batean (1.020 m.), bidean errekarantz pixka bat jaitsiko da eta hortik aurrera, erreka hurbil ezkerretara dugula, bidea nahiko garbia izango dugu,. Notes: Erne.Otsogorrigaina eta Barazea arteko lepotik tontorrera, hanka sartze galanta egin nuen. Lepotik gorantz zuzen nabari den bidexka jarraitu beharrean, ezker aldetik gorantz iruditu zitzaidan bidexka bat jarraitzen hasi eta konturatu nintzenerako, Otsogorrigainaren eki aldeko harritzatik gorantz nindoan. Atzera ez egitearren segi gora, baina, GPSaren arabera, tontorrerako 100 m. baino gutxiago falta zitzaizkidala, zortea zirikatzen ari nintzela iruditu eta buelta hartu nuen onartuta egun horretan ez nuela tontorra zapalduko, Berriro ia lepoan nintzela, nahiz eta indarrez eta denboraz (Azaroa zen) soberan ez ibili, lepotik goranzko bidexka hartu eta tontorrera iritxi nintzen. Alferrik ibilitako track puxka ezabatu egin dut eta tracka garbia dago.
|