Biriatu - Xoldoko gaina - Manddale

Enviado por inaxio el 2014, Octubre 11 - 09:19.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Iparraldea
ABIAPUNTUA Biriatu
Esquema Biriatu - GR10 - Xoldoko gaina - Osingo lepoa - Manddale - Ibardin - Urtegia - Kalbarioa - Biriatu
Relacionados »Manddale (mendi) »Xoldoko gaina (mendi) »OSIN (megalito) »PITTARRE (megalito) »MANDALE (megalito) »LEZANTE HEGO (megalito) »Kalbario (eraikin) »Biriatu - Xoldoko gaina - Manddale (ibilbide)
Gora-behera800 m
Luzera16.5 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Biriatu - Xoldoko gaina - Manddale
Manddale Ekialdeko bizkarretik

Biriatuko sarrerako aparkalekutik abiatzen da ibilbidea, elizaren aldamenetik pasa eta errepidera jaitsita GR10 ibilbideari jarraitzen dio aldapari ekiteko. Ezker eta eskubi aldetik bereizten diren bideak bazterrean utziz gora egiten duen bide arrastoa jarraituko dugu, mendiaren harrizko gandorrera heldu arte. Norabide-mahai bat topatuko dugu bertan. Haren aldameneko pistatik jarraitu eta iratze artean gora egiten duen arrastoa bilatu behar dugu, 100 bat metro aurrerago. Handik gora arrastoari jarraitzea aski dugu Xoldoko gainera heltzeko. Harriz egindako txartelontzi bat dago bertan.

Hegoaldera jaisten den bidean behera egin eta Osingo lepora helduko gara. GR10aren marka zuri-gorriak topatuko ditugu berri han, eta haiei jarraituz HEko norabidean, Manddaleko Hegoaldeko bizkarrera helduko gara. Handik aurrera bizkarrean gora egitea aski dugu Manddale gainera heltzeko. Mugarri bat dago bertan, lubaki batez inguratutako muino batean.

Ekialdera joko dugu gero mendi-bizkarrean barrena eta IEra gero, aldapan behera, pinudi baten bazterretik. Laster helduko gara harrespil multzo bat biltzen duen lepo batera. Ibardinera jaisteko nahikoa dugu bizidorrari jarraitu edo lepotik gertu pasatzen den pista harritsuari jarraitzea.

Urtegira jaisteko Ibardindik IMra jotzen duen pista zabala hartu eta laster helduko gara Batzarleku lepora. Han bizkarra utzi eta IMra pinudian behera egiten duen pistari jarraituko diogu. Norabide berean jarraitu behar dugu hurrengo bidegurutzeetan, eta hala helduko gara urtegiko presara. Presa gainetik pasa eta eskubi aldera jotzen duen bidezidorra bilatu behar dugu. Ubidea jarraitzen du bideak Xoldoko mendiaren hegia zeharkatuz, gora-beherarik gabe, kilometro batez. Mendiaren bizkarrera heldutakoan Mra jo behar dugu, asfaltatutako errepide batera jaitsi eta 50 metro aurrerago berriro uzteko. Xoldoko mendiaren hegia zeharkatzen duen beste bidezidor estu bat bilatu behar dugu han, gora-behera handirik gabe Kalbarioko lepora eramango gaituena. Aldapa labur eta gogor baten ondoren helduko gara ermita jasotzen duen gainera.

Kalbariotik behera Ekialdera joko dugu, beherago ikusten den etxalde batera, baina bertara heltzearekin batera ezker aldera, Hra jotzen duen pista bat topatu eta hari jarraituko diogu, igoerako bidearekin topo egin arte.

AdjuntoTamaño
biriatu-xoldokogaina-manddale-20140913.gpx177.88 KB
Imágenes














***