Rutas: Ataun

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por inaxio el 2021, Marzo 21 - 21:03.
Categorías Ataun
ABIAPUNTUA San Gregorio (Ataun)
Esquema San Gregorio - GR20 - Mendiurkullu baserria - Urkullaga - Frantziskoenea baserria - Iberondotxulo baserria - Ergoiena - Ibaiaren bazterreko oinezko bidea - San Gregorio

Ibilbide erraza, kontutxoren bat izan ezik: Frantziskoenea baserritik beherako tartea ez da horren nabarmena eta lohi handia egon daiteke euritearen ondoren. Tarte politena erreka bazterrekoa, Ergoiena eta San Gregorio artean. Agaramunda tontorra ibilbidetik kanpo gelditzen da, baina erraza da igotzea Mendiurkullu baserritik gora eginez, GR20a utzita. Igotakoan leku berera itzulita aurrera egitea onena, sasia gailenduta baitago tontorraren beste aldeko eremu batzuetan.

Enviado por Jose el 2020, Marzo 19 - 00:42.
Categorías Ataun, Gipuzkoa, Zaldibia
ABIAPUNTUA Arkaka
Esquema Arkaka – Osinberde
Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 11 - 22:29.
Categorías Ataun, Nafarroa
ABIAPUNTUA Kaxeta (Ataun-Ergoiena)
Esquema Kaxeta-Bernoa-Argonitz-IRUMUGETA (965m)-Bernoa-Kaxeta

(2019-09-21) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.

Ibilaldia Ataungo Kaxeta auzoan abiatzen da, Lizarraustiko errepideak Aia auzorako
bidegurutzea duen tokian.

Hemen baserrien ondotik doan pista hartuko dugu hasieran eta berehala murgilduko gara basoan. Hemendik aurrera Bernoako Galtzada bezala ezagutzen den aintzinako bidea izango dugu lagun goraino. Igoera entretenigarria da basoan barna eta bere malda ere badu.

Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 11 - 22:11.
Categorías Ataun, Ergoiena, Etxarri Aranatz
ABIAPUNTUA Lizarraustiko parketxea
Esquema Lizarrausti-PUTTARRI (1299m)-Hirupagoeta-Alleko-Lizarrausti

(2019-10-13) Arratsalde pasako mendi ibilaldia.
3 ordu eta erdiko iraupena (15:30-19:00)

Ibilaldia Lizarraustiko Parketxean abiatzen da, hasieran Etxarri-Aranatzera daraman errepidea jarraituko dugu kilometro batez eta hemen ezkerrera gelditzen zaigun pista hartuko dugu. Pista zabala da eta zuzen ekingo diogu basoan gora, bideak ez du zailtasunik malda bera ezik, ordubeteko ibilaldiaren ondoren 1000 metroko garaierara iritsiko gara eta bigarren zatiari ekingo diogu, Puttarri (1299m) tontorra, honek tarte apur bat maldatsuagoak ere baditu baina ondo igo daiteke.

Enviado por Jose el 2011, Octubre 1 - 20:52.
Categorías Ataun
ABIAPUNTUA San Martin (Ataun)
Esquema San Martin - Amezti - Arastortzeko gaina
Enviado por Jose el 2004, Enero 17 - 01:00.
Categorías Ataun
ABIAPUNTUA Lizarrusti
Esquema Lizarrusti – Lareo – Ubegizulo – Sarastarri - Sarastarri kobazuloa – Lareo – Lizarrusti

Lizarrustiko Parketxearen ondotik ipar-mendebalde norabidean garai batetan trenbidea izan omen zen bidezidor bat habiatzen da. Aldapa gutxiko bidea da, gehiena basoan barrena, eta tarte bat haitzean landutakoa. Tuneltxo bat ere badu. Hiru ordu laurden inguruan Lareoko urtegira iritsiko gara.

Lareotik Sarastarrira igotzeko gutxienez bi bide daude. Biak urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzetik habiatzen dira, bata bestearengandik oso gertu, eta GR 20.1 ibilbidearen (Aralarreko itzulia) marka txuri-gorriak dituzte: batek marka zaharrak eta besteak berriak. Batetik joan eta bestetik etor daiteke, itzuli polit bat osatuz.