Lizarrustitik Sarastarrira igoera Ubegizulotik zehar

Enviado por Jose el 2004, Enero 17 - 01:00.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Ataun
ABIAPUNTUA Lizarrusti
Esquema Lizarrusti – Lareo – Ubegizulo – Sarastarri - Sarastarri kobazuloa – Lareo – Lizarrusti
Relacionados »Sarastarri (mendi) »Sarastarri (leize)
Gora-behera450 m
Luzera11 Km
Iraupena2:30 - 3:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Lizarrustiko Parketxearen ondotik ipar-mendebalde norabidean garai batetan trenbidea izan omen zen bidezidor bat habiatzen da. Aldapa gutxiko bidea da, gehiena basoan barrena, eta tarte bat haitzean landutakoa. Tuneltxo bat ere badu. Hiru ordu laurden inguruan Lareoko urtegira iritsiko gara.

Lareotik Sarastarrira igotzeko gutxienez bi bide daude. Biak urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzetik habiatzen dira, bata bestearengandik oso gertu, eta GR 20.1 ibilbidearen (Aralarreko itzulia) marka txuri-gorriak dituzte: batek marka zaharrak eta besteak berriak. Batetik joan eta bestetik etor daiteke, itzuli polit bat osatuz.

Hemen azaltzen dena marka zaharrak dituena da. Urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzetik, marka berriak dituen bidea baino metro batzuk mendebalderago, zuhaitz artean antzematen erreza ez den bidezidor bat abiatzen da mendebalderantz. Hasiera batean beherantz egiten du, urtegia baino mendebalderago dagoen depresio baten puntu sakoneneraino. Ubegizulo izena du paraje honek. Tarte labur batez lurrazalean bere bidea egin duen errekasto bat zulo batetan amiltzen da toki honetan. Hemendik aurrera bideak zuzen gora egiten du atsedenik gabe Agaotz eta Sarastarri tontorren arteko lepora iritsi arte. Gandorra ekialderantz jarraituz berehala izango gara tontorrean. Kontuz tarte honetan gandorrak iparraldera amildegi ikusgarriak baititu. Ordu bete pasatxo Lareotik.

Tontorretik metro batzuk jaitsita, Lareotik igotzen den marka berridun bidea aurkituko dugu, eta bertatik Lareora jaitsiko gara. Baina jaisten hasi eta denbora gutxira ezkerretara desbideratuko gara, zuhaitzetan dauden marka berde batzuk jarraituz, Sarastarri kobazuloa ikustera. Ondoren Lareora jaitsiko gara, eta Lizarrustira gero, ibilaldiari amaiera emanez.

AdjuntoTamaño
Sarastarri.gpx104.08 KB
Imágenes

***

****