Rutas: Aquitaine

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by ietxaburu on 2011, Octubre 9 - 17:19.
Categorías Bearn
ABIAPUNTUA fabreges
Esquema Lac de Fabreges-Col de Lurien-Lurien

Mendi honetara igotzeko aukeratu dugun bidea, Fabreges laku edo urtegitik hasten dena da (1250 m). Leku honetatik baita ere abiatzen da, Artousteko trentxoan ibiltzeko hartu behar den telekabina. Bertara iristeko, Larunsdik (Bearne, Frantzia) Portaleteko mendatean gora, Sallent de Gállegora doan errepidetik abiatuko gara. Lakura iristean, beste aldera igaroko gara bere goi-aldetik, eta telekabina hasten den lekurantz, errepidea elur jauzietatik babesteko egindako aterpe/tunelera iristear gaudenean, Lurienera igotzeko hartu behar den bidea markatuz, zutointxoa ikusiko dugu.

Submitted by ietxaburu on 2011, Agosto 15 - 17:13.
Categorías Bearn
ABIAPUNTUA lescun
Esquema Sanchese, Col d'Anaye, Auñamendi, Col des Anies, Cabane d'Ardinet, Sanchese

Ibilbide hau, hasi eta bukatu, Sanchese izeneko zelaian egiten da. Lescun herritik 4 kn, eskasera dago, beraz hobe bertaraino autoz joan. Hara iristeko, Lescun herritik ateratzen den errepidetxo bat hartuko dugu; aurreraxeago pista bihurtuko da.
Sanchese (1.080 m).
Mendebaldera, Billare mendiaren eskuin aldean, zintzur batetik behera ur jauzi bat ikusiko dugu. Bidea, ur jauziaren eskuin aldetik, hasten da, gero zintzurretik jarraitu basoan zehar eta igo ahala, arana zabaltzen hasiko da eta larreak nagusitzen.

Submitted by ietxaburu on 2010, Septiembre 19 - 16:48.
Categorías Bearn
ABIAPUNTUA Bitet
Esquema Bitet - Arrec de Sesques - Sesques

Lac d’Isabetik igotzeko hartu behar den pista bera hartuko dugu Biteteko errekaren ondotik (750 m.).

Submitted by ietxaburu on 2010, Agosto 13 - 20:47.
Categorías Bearn
ABIAPUNTUA Lescun (Biarno)
Esquema Anapia ingurua, Pedaingo txabola, Hiru Erregeen Mahaia, Anayeko txabola, Anapia

Honako bide hau ere Lescundik (Biarno) abiatzen da.
Autoa, Anapia deritzon txabolen ondoan utziko dugu, herritik kilometro pare bat mendebaldera, 975 metroko garaieran eta hego-mendebalderantz jarraituko dugu errepidetxoa, Ansabereko bailarara hurbiltzeko. Ordu erdi ostean, erreka zeharkatu eta berriro ipar-ekialderantz jotzen duenean, aparkatzeko leku handia dagoela ikusiko dugu eta hantxe bertan, bailaran gora, hego-mendebalderantz Ansabereko txaboletarantz abiatzen den pista hartuko dugu.

Submitted by Jose on 2007, Diciembre 6 - 21:48.
Categorías Bearn
ABIAPUNTUA Bitet bailara
Esquema Bitet bailara - Isabeko aintzira - Pic de Sesques

Jarraian azaltzen den ibilbideak, Ossau ibaiaren ertzetik abiatuta Bitet bailaran gora Isabeko aintzira ederrera eramango gaitu, eta gorantz jarraituta, inguruko garaiena den Pic de Sesqueseko tontorra harrapatzea ahalbidetuko digu. Igoera erraza da, baina gainditu beharreko gora-behera handia.

Submitted by Jose on 2007, Noviembre 28 - 00:11.
Categorías Bearn, Hautes-Pyrénées
ABIAPUNTUA Gourette
Esquema Gourette - Louesqueko aintzirak - Sanctus

Gourette eski estazioaren inguruko mendien artean Sanctus ez da asko nabarmentzen, gehienak baitira hura baino altuera handiagoa dutenak. Baina hala ere, Louesqueko aintziretatik pasatzen den bideak oso igoera polita eskaintzen du. Agian horregatik Eaux-Bonnes eta Gouretteko turismo bulegoetan proposatzen duten ibilaldietako bat da Sanctusera igoera.

Submitted by ietxaburu on 2007, Agosto 15 - 19:44.
Categorías Bearn, Huesca, Nafarroa
ABIAPUNTUA Lescun
Esquema Lescun - Lhurs aintzira - Hiru Erregeen Mahaia - Col.Petrechema - Ansabereko txabolak - Lescun

Lescundik Hiru Erregeen Mahairako ibilaldi honetan, igotzeko eta jaisteko, bide desberdinak erabiliko ditugu, baina badago bide gehiago ere bai.

Lescun herritik aurrera jarraitu Ansabereko bailaran zehar eta Pont de Masousa (960 m.) izeneko lekuan utziko dugu autoa, jaisterakoan hementxe bukatuko dugu eta.

Submitted by BatenBat on 2005, Julio 26 - 00:00.
Categorías Aquitaine
ABIAPUNTUA Pont d'Espagne

Pont d'Espagnetik atera gara, nahi izanez gero Lac de Gaubera telesillan igo zaitezke, oinez 40 minutuan igo zaitezke. Bidea nahiko polita da. Behin lakura iritsita eskubi aldeko bidetxoa hartu behar da. Bide garbia dago eta GR-10 jarraituz oulleteko Aterpetxeraino eramaten gaitu. Handik ezkerraldera bide garbi, aldapatsu eta neketsuari jarraituz ordu t'erdi eta bi ordu bitarte Horqueta de Ossue-ra iritsiko gara. Han bertatik eskubira aldera jo eta bidera nabarmen bati jarraituz 45 minutuan tontorrean aurkituko gara. Hemendik bistak Vignemale aldera zoragarriazk dira.

Submitted by Oskar_Garcia on 2005, Junio 18 - 00:00.
Categorías Bearn
ABIAPUNTUA Aneu

Portaletetik behera kilometro batera lagako dogu kotxea. Aparkalekuan pista bat hasten da. Jarraituko dogu, errekatxoa gurutzatu eta laister poste batera iritsiko gera. Honek Pombie aterperako ibilbidea emango digu: Pombie 1h15m. Xenda jarraitu aterperaino, ez dago galtzerik.
Aterpetik Suzoneko lepora joan beharko gera. Lepoa gure parian dago oso ondo ikusten da eta xenda bikain batek lagunduko digu lepo honetara iristen. 30 minututan bertan egongo gera eta ezkerretara xenda bat jarraituko dugu lehenengo tximiniara heldu arte. II+ mailakoa da eta goiko aldean iltze batzuk lagunduko digute. Tximiniaren bukaeran bilgune bat dago rapelatzeko edo eta mendizale ez trebatuei sokakin igotzen laguntzeko. Xenda batek zuzenean bigarrengo tximiniara eramango gaitu.