Lurien

Enviado por ietxaburu el 2011, Octubre 9 - 17:19.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zaila
Lurraldea Bearn
ABIAPUNTUA fabreges
Esquema Lac de Fabreges-Col de Lurien-Lurien
Relacionados »Lurien (mendi) »Lurien (track)
Gora-behera1580 m
Luzera13 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Mendi honetara igotzeko aukeratu dugun bidea, Fabreges laku edo urtegitik hasten dena da (1250 m). Leku honetatik baita ere abiatzen da, Artousteko trentxoan ibiltzeko hartu behar den telekabina. Bertara iristeko, Larunsdik (Bearne, Frantzia) Portaleteko mendatean gora, Sallent de Gállegora doan errepidetik abiatuko gara. Lakura iristean, beste aldera igaroko gara bere goi-aldetik, eta telekabina hasten den lekurantz, errepidea elur jauzietatik babesteko egindako aterpe/tunelera iristear gaudenean, Lurienera igotzeko hartu behar den bidea markatuz, zutointxoa ikusiko dugu.
Bidea, basotik aurrena, hiru ordu laurdenean, goiko larreetara aterako da eta bidea galtzeko inolako arriskurik gabe, aranean gora beti hego-ekialderantz, bi ordu eta erdian, goiko leporaino, 2340 m. (ez baldin bagara gelditu pixka bat beheragoko aintziratxoan edo beheraxeago dagoen mendizaleentzako aterpe irekian, 2120 m).
Oraindik beste ordubeteko bidea dugu tontorreraino. Hau, hego-ekialdean dugu. Hego aldera dugun harritzan gora, lehenengo pixka bat eskuinerantz, baina laster berriro hego-ekialderantz, ehun metro pasatxoko igoera eginda, trepada motz eta erraz bat egingo dugu, eta berriro harritzan gora lehengo norabidea jarraituko. Tontorrerako gutxi falta denean, ipar aldeko gailurraren gaina hartuko dugu eta 100 metro aurrerago tontorrean gaude. 2826m.