Submitted by jaizubia on 2004, Septiembre 23 - 00:00.
ABIAPUNTUA La Besurta
Submitted by BatenBat on 2004, Septiembre 16 - 00:00.
ABIAPUNTUA Trabakua
Submitted by BatenBat on 2004, Septiembre 16 - 00:00.
ABIAPUNTUA Gasteiz - Urizaharra errepidea
Submitted by BatenBat on 2004, Septiembre 15 - 00:00.
ABIAPUNTUA Ihabar
Submitted by zuriain on 2004, Septiembre 10 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Izaba

Izabako igerilekuetara iritsi aurretik, bada parkin seinale bat errepidearen eskuinaldean. Parkin horretan utz dezakegu autoa. Handik ekialdera pista zabal bat hasten da. Handik gutxira, bi aukera izanen ditugu: Ardibidepikauko antenara igotzen den pista gogorra hartu (ez da oso ibilbide ederra), edo GR 11ko markak segitu Belabartzeko Ateetara iritsi arte. Ateetara sartu gabe, segituko ditugu marka gorri-zuriak, erreka zeharkatu eta eki-mendebaleko norabideko bide gogor bat hartuko dugu. Aldapa nahiko nekagarri batzuk igo ondoren, bat-batean basotik atera eta goiko belardietara helduko gara.

Submitted by BatenBat on 2004, Septiembre 10 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Mintxate

Mendi ezkutu hau igotzeko abiapuntua Mintxate arroila ederra dugu. Bertan autoz edo oinez sartuta, hiru bat km. eginen ditugu, zubi ttipi bat zeharkatu arte. Bertan utz dezakegu autoa, ehun bat metro aurrerago etxe batzuk ikusten direlarik. Basoan sartzen den bide zabal bat hartuko dugu, ekialderantz, ezkerrean iturri eder bat utzita. Bideak gogor igoko gaitu pinuen artean inoiz ere itxi edo galdu gabe. Azkenean, lepo belartsu batera helduko gara. Bertan borda baten hondarrak ikus daitezke... baita Pirinio hurbileko mendi handiak ere. Ikuspegi benetan zoragarria.

Submitted by BatenBat on 2004, Septiembre 6 - 00:00.
ABIAPUNTUA Murgia
Submitted by BatenBat on 2004, Septiembre 4 - 00:00.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Durango

Mugarra igotzeko beste ibilbide bat azpimarratuko nuke hemen, Landaederra jolasgunetik hasita hain zuzen ere. Modu honetan ibilbidea laburtzen da, baina ez du horregatik interesik galtzen, nire ustez behintzat.

Txango osoa helbide honetan aurkituko duzue: http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/ocio/rutas/200310/13/mugarra.html

Niretzat Landaederrara ailegatzeko kotxea da aukerarik onena: errepide ona da, kotxea uzteko leku aproposa badago eta bestela oinez egin beharreko bidea nahiko luzea (eta interes handirik gabe).

Hala eginez gero, 560 metrotako desnibela igo egin beharko dugu, lehendabizikoak oso errazak. Hamabost minutu pasa eta gero pista nagusia utzi egin beharko dugu, mugarrikolandako lepoaren bila. Seinale gurutze bat badago bide nagusian, 30 minutuko txangoa dela esanez. Bidea estua da oso leku batzuetan eta gainera aldapa ederrak baditu: ibilbidearen zati zailena da, dudarik gabe. Behiak erabili ohi duten iturria aurkituko dugu bidean eta hortik gutxira mugarrikolandaren lepoa ikusiko dugu, ezkerraldean eta azken txanparen oso gertu.

Submitted by BatenBat on 2004, Agosto 29 - 00:00.
ABIAPUNTUA ubide
Submitted by BatenBat on 2004, Agosto 27 - 00:00.
ABIAPUNTUA Belabarze