Argazkirik ez
Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 11 - 22:29
Kategoriak Ataun, Nafarroa
ABIAPUNTUA Kaxeta (Ataun-Ergoiena)
Eskema Kaxeta-Bernoa-Argonitz-IRUMUGETA (965m)-Bernoa-Kaxeta

(2019-09-21) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.

Ibilaldia Ataungo Kaxeta auzoan abiatzen da, Lizarraustiko errepideak Aia auzorako
bidegurutzea duen tokian.

Hemen baserrien ondotik doan pista hartuko dugu hasieran eta berehala murgilduko gara basoan. Hemendik aurrera Bernoako Galtzada bezala ezagutzen den aintzinako bidea izango dugu lagun goraino. Igoera entretenigarria da basoan barna eta bere malda ere badu.

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 11 - 22:11
Kategoriak Ataun, Ergoiena, Etxarri Aranatz
ABIAPUNTUA Lizarraustiko parketxea
Eskema Lizarrausti-PUTTARRI (1299m)-Hirupagoeta-Alleko-Lizarrausti

(2019-10-13) Arratsalde pasako mendi ibilaldia.
3 ordu eta erdiko iraupena (15:30-19:00)

Ibilaldia Lizarraustiko Parketxean abiatzen da, hasieran Etxarri-Aranatzera daraman errepidea jarraituko dugu kilometro batez eta hemen ezkerrera gelditzen zaigun pista hartuko dugu. Pista zabala da eta zuzen ekingo diogu basoan gora, bideak ez du zailtasunik malda bera ezik, ordubeteko ibilaldiaren ondoren 1000 metroko garaierara iritsiko gara eta bigarren zatiari ekingo diogu, Puttarri (1299m) tontorra, honek tarte apur bat maldatsuagoak ere baditu baina ondo igo daiteke.

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 10 - 22:15
Kategoriak Irura, Tolosa, Villabona-Amasa
ABIAPUNTUA Irura
Eskema Irura-UZTURRE (730m)-Loatzo-Irura

(2019-11-17) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena.

Ibilbidea Irurako plazatik abiatzen da, autobidaren gaineko zubia pasa eta laister basoan gora egiten duen bidezidor estu bat jarraituko dugu. Pinudian gora igoko gara malda nahiko handian Goroldiketako gaintxora iritsi arte, hemen Uzturreko kurutzeara daraman senda jarraitu behar da, eta segidan Uzturre (730m) tontorrera daramana. Bide guztia nahiko nabarmena da eta erraz jarraitzeko senda dago.

Dólmen Kisubide III  (Octubre 2019)

Dólmen con un Túmulo de Ø16 m y 1,6 m de altura.

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 9 - 19:49
Kategoriak Abadiño
ABIAPUNTUA Atxarteko harrobiak
Eskema Atxarteko harrobiak-Astxiki-ALLUITZ (1034m)-Artola Lepoa-Atxarteko harrobiak

(2019-09-08) Arratsalde pasako mendi ibilaldia.
3 ordu eta erdiko iraupena.

Ibilaldia Atxarteko harrobi zaharretan abiatzen da, bertan autoa uzteko toki zabala dago.
Harrobien ondoan dagoen zubia pasa eta berehala hartuko dugu eskuinera dugun senda bat. Hasierako pagadia pasa eta zuzen jarraituko dugu gorantz, bideak haitzulo handi baterantz eramango gaitu, hau pasa eta zigi-zaga gora, malda handi samarra dago inguru honetan.

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 9 - 19:41
Kategoriak Albiztur, Hernialde
ABIAPUNTUA Hernialde
Eskema Hernialde-Mendigain-Lizarbakarra-HERNIOZABAL (1011m)-Ubeltz-Kurpitu-Udeta-Herniozabal

(2019-11-24) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.

Ibilaldia Hernioalde herrian bertan abiatzen da, autoa pilotaleku ondoko aparkalekuan utzita.
Izarre auzora aldeko bidea hartuko dugu eta hona iritsi eta berehala ur-depositoaren eskubira dagoen senda hartu eta zuzen ekingo diogu gorantz Fraileburu aldeko zelaigunera iritsi arte. Hemen pistarekin egingo dugu bat eta jarraitu Mendigain (672m) mendixkaren parera iritsi arte, hemen tontortxora igoko gara eta mendebaldetik jeitsi.

Txartelontzi berria, Bordatxo

Garaiera: 340 m. Beste izenak: Arratzain. Abiapuntuak: Usurbil, Aginaga, Orio, Igara..

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 8 - 17:01
Kategoriak Oñati
ABIAPUNTUA Arantzazu
Eskema Arantzazu-Arlepo-Tellaskueta-Biozkorna-Urrabiatza-Arkaitz (1312m)-Buetraitz (1320m)-Duru-Arantzazu

Ibilbidea Arantzazun abiatzen da, Sindikako eskortako aparkalekuan, bertan hasten den bidezidorra hartuko dugu gorantz eta langa pasa ondoren gaineko pistara iritsiko gara eta berehala Arlepo aldera daraman bidezidor estu bat hartuko dugu eskuinera, hasierako zatia garbi samarra dago, gero ote artean ibili behar da zati bat baina laister hartuko dugu Pastorrolako bordara eramango gaituen senda garbia berriro.

Xabiaram-k sortua, 2019, abendua 8 - 16:28
Kategoriak Leitza
ABIAPUNTUA Plazaola
Eskema Plazaola-Intxusi-Altzegi-Urepel-Erroste-Erroizte Hegoa-Eguzkizko Muinoa-Baztarla-Arramia Lepoa-Tolarea-Plazaola

Ibilaldia Plazaola geltoki zaharrean abiatzen da. Bertan Leitzaran ibaiko zubia pasa eta Altzegi aldera doan bidea hartzen dugu, hasieran pista zabala dugu, eta gero senda estuago bat hartuko dugu borda artean igotzen dena Intxusu aldera, malda nahikoa gogorra da tarte batzuetan, lehen orduan 500 bat metroko desnibela gaindituko dugu eta Intxusu (951m) tontorrera iritsiko gara, hemendik Altzegira (1015m) berehala helduko gara, tontor honek aurrekoak ez bezala postontzia ere badu.