Submitted by inaxio on 2004, Julio 19 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Oteitza

Herriaren goiko aldean dagoen bidegurutzean gora jo behar dugu, han dagoen etxaldearen paretik gora egiten duen pistan barrena. Aurreraxeago ezker aldetik bereizten den pista zabalari ekin behar diogu, 15 bat metroren ondoren eskubi aldean nabarmenduko den xendari adi. Ez da xenda nabarmena, zorua ere nahikoa urratua dagoen lekuan baitago, baina harripila txikiz markatuta dago (2004-07-18). Xendak mendian gora egiten du, zuzenean lehendabizi eta ezker aldera lerratuz gero, zeharka-zeharka artadian barneratzen den arte. Han errekasto baten ildora jotzen du (lehortuta egon daiteke uda aldian) eta hari laguntzen dio tarte batean, harik eta larre eremu batera azaldu eta hura zeharkatuz berriro basoan sartzen den arte.

Submitted by BatenBat on 2004, Julio 19 - 00:00.
ABIAPUNTUA Elbete
Submitted by inaxio on 2004, Julio 18 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Otxobi

Herria baino metro batzuk lehenago, horma baten oinetik abiatzen den pista hartu behar da, IEra. 400 bat metro aurrerago langa kanadiar bat pasa eta berehala, ezker aldean gora egiten duen pista hartu behar da. Argindar kableen azpitik pasatzen da geroxeago eta abereak bazkatzeko eremu baten sartzen da, eskubi aldetik gora jotzen duen adar bat utzita. Eremu hori zeharkatu eta aurrerago hartu behar dugu berriro bidea. Aurrerago bitan banatzen da, ezker aldeko adarra SanMartin ermitara doa (iturria ere bada han); eskubi aldeko hartu eta gora egin behar dugu. Handik aurrera bideak gora egiten du etengabe, basoan barrena gehienean, hainbat bihurguneren ondoren gandorrera heltzeko.

Submitted by BatenBat on 2004, Julio 17 - 00:00.
ABIAPUNTUA Gastiain
Submitted by inaxio on 2004, Julio 12 - 00:00.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Villafría

Villafria herriko etxeak bi multzotan banatuta daude, elkarrengantik 200 bat metrora: ekialdean dagoen etxaldetik mendi aldera abiatzen den asfaltatutako pista da bilatu beharrekoa. Pista hau jarraitu behar da eskubi aldeko soroa bukatzen den arte eta han eskubira jotzen duen pistari jarraitu, hainbat adar batzen dituen bidegurutze handi batera heldu arte, 300 m. aurrerago. Ondo seinalatuta dago han bidea: ezker aldera eta gora jotzen duen pista zabala hautatu behar da. Pista honek etengabeko aldapan gora eramango gaitu zuzenean Bernedo aldetik (Okon ermitatik) datorren bidearekin bat egitera, bidegurutzetik 1.400 metrora. Han (seinalea) gora egiten duen bideari jarraitu behar diogu. Oinezkoek sakondutako bidea da, sigi-saga igotzen dena, ezpel eta pagoz inguratua baina oztoporik egin gabe. Bidegurutze gehienetan seinaleak jarrita daude, baina zalantzarik izanez gero ere erraza da bide nabarmenena atzematea. Puska bat gorago eginda bidea moteldu eta berdinean jarraitzen du, gora egin gabe: ez duzue zertan kezkatu, hori da bidea; laster egingo duzue topo San Tirsoren bonetarekin. Haitz ezagungarri honen itzaletik atera orduko izango gara gandorrean eta Errioxa aldeko soro amaigabeak izango ditugu begibistan.

Submitted by BatenBat on 2004, Julio 5 - 00:00.
ABIAPUNTUA Aniezo
Submitted by Tito Pueyo on 2004, Junio 30 - 00:00.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Sojo

POR SOJO (ARABA)

En la casa del barrio Sobrevilla de Sojo señalada en «Cómo Ir» tomamos la pista que allí mismo nace y que discurre paralela a un muro de piedra sacándonos en pocos metros del pueblo. Pasamos junto a una vaquería y, un poco más adelante, observamos a la derecha de la pista el inicio de una ancha pista poco definida que va a parar a una puerta. No tomarla. Seguir por la principal.

Llegamos (¡ojo!) a una bifurcación para seguir por la derecha. Si miramos hacia atrás obtenemos una bonita vista de parte de Sierra Salbada y del Castro Grande.

VARIAS BIFURCACIONES

Submitted by BatenBat on 2004, Junio 23 - 00:00.
ABIAPUNTUA Peñas Negras
Submitted by BatenBat on 2004, Junio 23 - 00:00.
ABIAPUNTUA Gurutzeta - Cruces
Submitted by BatenBat on 2004, Junio 23 - 00:00.
ABIAPUNTUA Peñas negras