Gipuzkoa

Submitted by Jose on 2008, February 12 - 22:55.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxegarate
Esquema Etxegarate - Unanibi Lepoa - Unanibi tontorra - Aitxu - Izozkoa gaina - Areatza - Balankaleku - Etxegarate

Etxegarate mendatearen gainean kokatua, Areatza, tontor bat baino gehiago gorabehera txikiko mendi-bizkar bat da. Areatza hegoaldeko ertza da, iparraldekoak Aitxu du izena, eta bien artean Izozkoa gaina dago. Etxegarate abiapuntu hartuta itzuli erraz eta polit bat egin daiteke, igoeran Unanibi lepotik igarota, eta jaitsiera GR bideen markak jarraituz eginez.

Submitted by Jose on 2008, February 11 - 21:44.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Guadaetxea
Esquema Guardaetxea - Pagomari - Errenaga - Intzako Dorrea - Unaga - Beloki - Albi - Guardaetxea

Intzako Dorrera igotzeko abiapuntu egokia da Guardaetxea. Pagomari eta Errenagatik igarota Intzako Dorreko azken maldei hegoaldetik ekitea izango da ziurrenez tontor honetara iristeko aukerarik errazena. Itzulera Unagako larreetatik eginez gero itzuli eder bat osatuko dugu, eta Beloki muinoaren gaina zapaltzeko aukera eskainiko digu.

Rotura Aitzetako Txabala  (02-2024)

Trikuharri labur itxia. Tumulu zirkularra 12 m. diametrokoa eta 0,80 m. altuerakoa. Ganbara, esparru errektangular bat da, 4 harlosa eta estalki batez, piska bat mugituak, eratua. Ardatz nagusiaren norabidea 120ºkoa da. Bertako kareharriak.

...

Harrespil tumularra 12 m. diametrokoa eta 0,30 m.tako altuerakoa Iparraldean eta 0,40 m. Ekialdean (gainontzeko sektoreak lurzoruaren mailan daude). Harrespilak 25 lekuko, harlosak eta harkoskoak, ditu agerian, HEan dagoena azpimarragarria delarik, 0,75x0,45x0,30 m.takoa eta piska bat barnekaldera okertua. Bertako kareharriak.

3

Trikuharri laburra. Ganbarako harlauzen oinak soilik agertu ziren nahiko hondatua. Tumulua 14 m. diametrokoa eta 0,70 m.tako altuerakoa. Bertako hareharriak.

...

Trikuharria. Tumulua 10 m. diametrokoa eta 0,50 eta 0,30 m. tarteko altuera. Erdiko kraterrean, 5x4 m. diametrokoa eta 0,50 m. sakonerakoa, 2,40x2x0,35 m.tako harlosa bat dago etzanda. Krater ertzean beste bi harlosa daude etzanda. Bertako hareharriak.

--

Trikuharria. Tumulua 13 m. diametrokoa eta 1,30 m. altuerakoa. Erdiko zulogunetxoan 1x0,16x0,12 m.tako harlosatxo bat azaltzen da, 90ºtako norabidean. Bertako basaltoak.

Arratolagaña trikuharria 2

Trikuharria. Tumulua: 10,50 m.ko diametroa I-Han eta 11 m.koa E-Man, eta 1,15 m.ko garaiera Man eta 1 m.koa Ean. Erdian sakonune bat dago 2,50 m-ko diametroa eta 0,30 m-ko sakonera duena, eta gelditzen den tumuluaren IE-ra dagoena. Sakonune horren barnean ganbararen aztarnak ikus daitezke: E-n zutikako lauza bat (0,70 x 0,40 x 0,07 m) eta beste bat etzana sakonunearen HE-ko koadrantean (1,60 x 1,20 x 0,30 m) albokoa izango litzatekena. Bertako hareharriak.

Udaletxea, Donostia

Udaletxea