Gipuzkoa

San Adrian
San Adrian kobazuloa
Municipio: Gipuzkoa.
AITZBITARTE III
Sarrera
Municipio: Gipuzkoa.
AITZBITARTE IV
Sarrera barru aldetik ikusita
Municipio: Gipuzkoa.
Submitted by ietxaburu on 2008, Noviembre 19 - 21:04.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Aia (Ataungo auzoa)
Esquema Aia, Lareo, Sarastarri, Agaotz, Urkillaga, Aia

Aia izeneko Ataungo auzo txikitik, eliza ondotik, abiatuta, errepidean behera metro gutxi batzuk eginda, ezkerretara, langa baten beste aldetik, marra zuri/gorriz seinalatutako bide bat ikusiko dugu. Bide hau hartu eta marra zuri/gorriak jarraituz, Arbilleta baserriaren azpitik eta ondoren Aiagerre baserriaren albotik, aurrera jarraituz pistatik, ekialderantz, ordu laurdenean, errekara iritsiko gara.

Atxuko aldai trikuharria

Trikuharria. Tumulua: 7,50 m-ko diámetroa I-H-an eta 8,50 m-koa E-M-an, eta 0,55 m-ko garaiera I-an eta 0,30 m-koa al H-an. Erdialdean eta luzeran HE-HHM-ra norabidetua, trapezoide erako bloke etzan bat topa daiteke, de 1,70 x 1,25 - 0,30 x 0,30 m-ko lodiera duena. Bere ondoan, IM-ko koadrantean, etzanak baita ere, beste bi bloke 0,80 x 0,45 x 0,15 m eta 0,70 x 0,65 x 0,25 m-koak. Tumuluaren erdialdean eta IE koadarantearen ertzean harrizko hesiren arrastoak soma daitezke. Bertako hareharriak.

1

8,20 m-ko diametroa I-H eta 8,70 m-ko E-M duen tumulua. Bere garaiera 1,80 m-koa da Iparraldean eta 0,80 m-koa Mendebaldean. Tumulua lurrak estaltzen du. Erdialdean soilik ikus daitezke harkosko batzuk, eta berriki mugitua dagoela dirudi. Bertako hareharriak.

Ermañalde harrespilak

3 harrespi I tumularrez osaturiko multzoa. Bertako hareharriak. 1.Harrespila: tumularra, 6,50 m-ko diametroa eta 0,70 m-ko altuera, bloke erako lekuko ugariz osatua. Beraien artean nabarmentzen dira HE eta IM-ko sektoreetan daudenak. 2. Harrespila: tumularra, 5,50 m-ko diametroa eta 0,50 m-ko altuera, bloke erako lekuko ugariz osatua. Beraien artean nabarmentzen dira IM-ko sektorean daudenak. Inguruan EIE-n, zenbait harri bloke azaltzen dira lurrean sartuak, beste harrespil baten egitura osa dezaketenak.

etxegarate

10 m-ko diametroa I-H eta 13 m-ko E-M duen tumulua. Bere garaiera 0,50 m-koa da Hego eta Ekialdean eta 0,40 m-koa Ipar eta Mendebaldean. Tumulua lurrak estaltzen du.

...

Trikuharria. Tumulua: 8,50 m-ko diámetroa eta 0,50 m-ko garaiera. 3 harlauzez osaturiko ganbara du, E-ra irekia dagoen laukizuzen bat osatzen duena. Alboko lauzak, I eta H-an daude.Lehenengoa ,bi pusketatan zatitua, 2,05 x 0,50 x 0,20 m-koa da eta bigarrena 1,15 x 0,50 x 0,20 m-koa oso zatitua agertzen da. Biak etzanda daude. ltxitura harlauza (M-koa), 0,55 x 0,07 x 0,18 m duena, zutik dago. 80°-ra norabidetua. Ganbarako harlauzak bertako kareharriz eginak daude eta tumulua bertako kareharri eta inguruko hareharriz.

Tximista harrespila

5 harrespileko multzoa, beraietatik 4 bata bestearen ondoan daude, eta 5. bakarrik dago 55 m H-ra. Bertako konglomeratu eta hareharriak. 1. Harrespila: HE-ko sektorea soilik geratzen da, ustezko diametroa 4,50 m-koa da; 2. Harrespila : IM-ko sektorea soilik geratzen da, ustezko diametroa 6,20 m-koa da. 1,85 x 1,50 x 1,10 m-ko altuera duen bloke bat topatzen da bere barnean; 3. Harrespila: M-ko arkua soilik geratzen da, ustezko diametroa 4,50 m-koa da. Bere barnean bloke lerro bat azaltzen da hormatxo bat osatzen duena, bertako elurzuloarekin zerikusia izan dezakena; 4.