Gipuzkoa

4

Trikuharria. Tumulua: 6 m-ko diámetroa I-H-an eta 7,30 m-koa E-M-an, eta 0,40 m-ko garaiera. Erdian sakonune bat dago laukizuzena, 2,20 x 0,80 m-koa eta 0,15 m-ko sakonera duena, non ganbarako alboko harlauzak aza-leratzen diren oso zatituak I-ra eta H-ra. Horietako baten erdialdea, I-koarena, zutik nabarmentzen da (0,60 x 0,80 m). Ekialdetik ganbara ixten duen harlauza ere nabarmentzen da (0,80 x 0,15 x 0,10). Bertako hareharriak.

Dólmen Amutxanda   (Diciembre  2014)

Trikuharria. Tumulua: 8,50 m-ko diámetroa I-H-an eta 7,60 m-koa E-M-an, eta 0,50 m-ko garaiera I-an eta 0,80 m-koa al M-an. Erdian sakonune bat dago 1,50 x 0,90 m-koa eta 0,30 m-ko sakonera duena, non ganbarako 3 alboko harlauza azaleratzen diren. Horietako bat I-ra, nahiko txikia, apenas azaleratzen dena eta beste 2 H-ra. Azken hauen bistako neurriak 0,70 x 0,40 x 0,07 m.(lodiera) eta 0,95 x 0,45 x 0,08 m (lodiera) dira; lerrokaturik daude, inbrikatuak eta kanpoaldera etzanak E-M-ra zuzenduak.

2

Harrespil multzoa. Egun, eta 60. Hamarkadan bertan egindako koniferen landaketak direla eta, beste harkoskor eta harlauzen artean, zertxobait itxuraldaturik bada ere, I-H 9 m eta E-M 8 m diametro duen egitura bat antzeman daiteke. Egitura hau 24 lekukoz osatua dago eta berain garaierak 0,10 m-tik 0,40 m-ra doaz. Bertako koartzita, arbela eta harearrizkoak dira.
Harrespila kokatzen den lekua 60 hamarkadatik koniferen ustiapen bat da. Konifera haetariko batzuk, harrespilaren barnean sustraiturik daude, eta beste asko inguru guztian, antzeko egitura batzu itxuraldatuz.

Aitzgain II trikuharria

Trikuharria. Tumulua: 6,40 m.-ko diametroa I-H eta 6 m-koa E-M, eta 0,40 m-ko garaiera. Lubaki itxurako sakonune bat du erdialdean (1,50 x 0,60 x 0.20 m. sakonera), mendebaldeko ertzeraino iristen dena. Lubakiren barnean eta hegoaldean harri bloke asko azaltzen dira eta Ekialdeko alboan harlauza batzuk etzanda. Guzti hauek ganbararen aztarnak dirudite.

Naturaren omenez

Trikuharria. Tumulua: I-H-ko diametroa 7 m., E-M-ko diametroa 6 m. Osota beheratua dago, ia lurzoruaren parean. Zutik azaltzen diran harlauza eta harkoskor batzuek soilik nabarmentzen dute tumulu hori. Erdialdean ganbara bat soma daiteke, bi harlauza eta harkosko batez osatua. Hauek 0,10 m eta 0,15 m. artean azaleratzen dira I-H zuzenduta dagoen gutxi gora behera laukizuzena den esparru bat marraztuaz (1,30x0,78m.). ganbara hau hondatuta azaltzen da Iparraldeko eta hegoaldeko muturrutan sustraiturik azaltzen diren bi pagoen eraginez. Bertako hareharriak.

Túmulo Txoritegi   (Marzo 2015)

Tumulua 14 m. diametrokoa I-H eta 18 m. E-M., eta 2 m.tako altueratakoa. Bere erdian gurutzatzen diren bi zanga daude irekita. Profilean ikus daitekenez tumulua, batez ere, lurrez eta neurri txikiko harri bakar batzuz egongo litzake eratuta.

Arrubi zutarria

Lurrean etzandako monolitoa. Harlosa, bi zatitan hautsia, 1,80x0,90x0,20 m.takoa eta 0,50x0,90-0,30x0,20 m.takoa, bata eta bestea. Biak 0,70 m.tako tartekin daude banatuta, eta bata aintzinan izan zuen egoeratik itzulia dago. Bertako hareharria. Bi zatien artean lapur miaketa-zulo bat dago eginda, 0,50 m. diametrokoa eta sakonerakoa.

Túmulo Aizkoin   (Abril  2015)

Tumulu zirkularra 16 m. diametrokoa eta 1,20 eta 0,75 m. tarteko altuerakoa. Erdiko kraterra 3,25 m. diametrokoa eta 0,75 m. sakonerakoa da. Indusketan zehar, bere erdialdean, haitzean egindako arraultzformako zulo bat agertu zen, bere ardatz nagusiak 2 m. (E-Mko norabidean) zituelarik eta txikiak 1,30 m. eta 0,50 m.tako sakonera. Bertako basaltoak.

Supitaitz I zutarria 3

Lurrean etzandako monolitoa. 2,45 m. luzeko harkoskoa, gehiengo zabalera (IEko muturrera gutxitzen doana) 0,60 m.takoa eta lodiera 0,65 eta 0,75 m.takoa. Inguruko hareharriak.

Aizkorritxo trikuharria

Trikuharri luze irekia. Industzaileek ziotenez, 1918an: 18 m. diametroko eta 2 m. altuerako tumulua. Ganbara, esparru errektangularra, 5 harlauzak osatzen zuten. Tumulu gainean, ganbara ondoan, estalkiak izan daitezken bi harlauza. Herantz norabidetua.