Gipuzkoa

Submitted by Jose on 2007, Abril 14 - 11:33.
Categorías Araba, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Arlaban mendatea
Esquema Arlaban - Landa - Usako atxa - Albiturri - Arlaban

Mendi bizikletarentzako den ibilbide honek, Arlaban mendatetik abiatuta Elgeamendi mendikatearen mendebaldeko bi tontor lotzen ditu, Usako atxa eta Albiturri, igoerakoaren ezberdina den bide batetatik Arlabanera itzuliz. Aldapa gogorrak daude tarteka, bai gora eta baita behera ere, behin baino gehiagotan oina lurrean ipintzea behartuko gaituztenak, baina ibilbide polita eta entretenigarria da.

Submitted by inaxio on 2007, Abril 8 - 11:34.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Arriaga (Elgoibar)
Esquema Arriaga - Apraiz - Peto - Urnobieta - Azkarate...

Autopistako Mendaro - Elgoibar irteeran atera eta biribilgune batekin egingo duzue topo. Han Mendaroko bidea hartu eta berehala (100 m.) eskubi aldetik bereizi eta trebidearen azpitik pasatzen den errepidea topatuko duzue: huraxe da abiapuntua. Autoa nonbait utzi eta eskubi aldera joko dugu. Burdinazko tanke esferiko handi bat duen intalazio industrial bat ikusiko duzue han. Erreka pasa eta haren aldamenetik jarraituko dugu bukaeraraino, mendian gora abiatzen den pista zabal bat topatu arte.

Pista horretan aurrera egin eta 300 bat metrora pista bitan banatzen da: ezkerrekotik jarraitu behar dugu guk. Pista horri jarraitu behar diogu 3 bat Km-tan. Baditu pista honek gora-behera batzuk, baina errekaren aldamenetik jarraitzen du beti tarte luze horretan, errekatik gehiegi aldendu gabe. Pista asko dira ezker eskubi bereizten direnak, baina pista nagusiari jarraitu behar zaio, errekatik gertuen jarraitzen duenari beti, nahiz eta behin baino gehiagotan errekaren alde batetik bestera pasa.

Submitted by inaxio on 2007, February 6 - 15:52.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Besadegi
Esquema Besadegi - Bisasarobe - Oindi

Besabi edo Besadegiko aparkalekutik abiatzen da bidea, baina ez Adarrara igotzeko ohiko bidetik (asfaltatuta dago hau hasieran eta aldapan gora abiatzen da), hura baino ezkerrerago abiatzen den beste pista zabal batetik baizik. Pistari jarraitu behar diogu puska batean, gora-behera batzuk eginez, harik eta baserri baten horma zaharren aldamenean eraikitako etxetxo txuri baten ondotik pasa arte. Oindi eta bere aurrean gelditzen den Zorroztarriko muinoa ikusiko ditugu orduan aurrez aurre. Pista berari jarraitu eta langa batekin egingo dugu topo: hura pasa eta metro gutxira pista bitan banatzen da. Eskubikoa hautatu eta laster helduko gara ataka batek zaintzen duen lepo eta bidegurutze zabalera.

Submitted by Jose on 2007, January 28 - 18:44.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Salbatore ermita

Iparraldeko lepo batetan kokatuta, Salbatore ermita abiapuntu egokia da Topinburura igotzeko. Igoera bat baino gehiago eskaintzen ditu. Jarraian azaltzen den ibilbideak tontorra ezkerraldetik igotzen du, eta eskuinaldetik jaitsi.