Rutas: Ibilbide luzea, ez da abiapuntuan amaitzen.

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Jose el 2019, Marzo 16 - 23:32.
Categorías Bermeo, Mundaka, Sukarrieta
ABIAPUNTUA Bermeo
Esquema Bermeo – Demiku – Katillotxu – Sukarrieta
Enviado por ietxaburu el 2014, Agosto 21 - 20:32.
ABIAPUNTUA
Esquema Mediterraneo itsasoa - Kantauri itsasoa

1968. urtean diseinatu omen zuen GEORGE VERONek Pirinioen zeharkaldi hau.

Enviado por ietxaburu el 2013, Diciembre 19 - 20:51.
ABIAPUNTUA amorebieta-etxano
Esquema Amorebieta-Belatxikieta-Leungane-Durango

Amorebieta-Etxanoko eliza ondoan aparkatu eta trenbidearen gaineko zubitik, hegoalderantz joko dugu eta pista batetik gorantz abiatuko gara. Bidea, beti zabala, marra hori batzuekin seinalatua dago. Aramotzeko tontorretara hurbiltzean, pistak ekialderantz hartzen du eta jaisten hasten da. Hor pista utzi eta bide zidor bat jarraituko dugu bertan ikusten den Belatxikietara (663 m).

Enviado por JFdeA el 2012, Marzo 26 - 17:40.
ABIAPUNTUA Balmaseda
Esquema Balmaseda-Garbea-Kolitza-Burgueno-RibaKoba-ko Ilsos-ak-Billaberde

Balmasedaraino trenean.
San Seberino elizaren atzealdetik hartu aldapan gora ILuzeko eta laburreko seinaleen laguntzaz. Hasiera erripea La Garbea tontorraren bila.
La Garbeatik Kolitzara La Porkeriza atseden tokitik.
Utzi pista nagusia, eta eskuinetik hasita bigarreba hartu.
Kolitzako aldapa hasi aurretik eztarria freskatzeko ur-tragoska ederra hartu, eta gora baselizaraino.
Kolitzan hamaiketakoa egin ostean La Neveratik Burguenora.
Burguenotik M.ra RibaKoba-ko Ilsos-etara. Bertotik abiatzen diren bideseinaleen laguntzaz Billaberdeko Mollinedo auzora.

Enviado por JFdeA el 2012, Marzo 18 - 22:31.
ABIAPUNTUA Zumaia
Esquema Zumaia-Elorriaga-Harrobia-Andutzsoro-Andutz-Saltsamendi-Lastur-Ubidea-Deba

Deban utzi kotxea eta trenez abiatu Zumaira. Bertotik oinez abiatzeko kostaldeko bidetik Elorriagaraino.
Elorriagan Itziarreko bidea hartu, edota baita Done Jakue-rena.
Errepidean jo Andutzsoro baserrirantz. Baserritik Andutz tontorrera.
Andutzen eta Saltsamendin izan ostean Lastur-rera.
Lasturreko frontoiaren atzetiko Ilaburraren markaz jarraituz Debaraino ubide gainetik.

Bidearen azken zatian aukera dago Arbil-era igotzeko, eta bertatik Debara.

Enviado por JFdeA el 2012, Marzo 4 - 13:59.
ABIAPUNTUA Gernika
Esquema Gernika-Lumo-Sanmartin-Zallobenta-Bizkaigane-Gorbeia-Sollube-Sancristobal

Bilbon metroz abiatu nintzen Boluetaraino Bermeorako trena hartzeko.
Boluetatik Gernikara trenez, eta trengoltokitik Gernikako Juntetxe aldamenetik Lumo elizatera. Ez litzateke hobe Lumoko Juntetxea deitzea, batzarrak Lur Lauan egiten ziren-eta, eta horiek martxan jarri zirenean eguneko juntetxea Lumoko eliza zen.
Gernikako ikastetxeen kontra Lumorako galtzada dugu.
Lumotik Sanmartinera, eta horretatik Errigotiko Madalena auzora. Errigotin batzen hasi ziren lehenengoz Bizkaiko elizateak.

Enviado por JFdeA el 2012, Febrero 19 - 11:15.
ABIAPUNTUA Lemoa
Esquema Lemoa-Belatxikieta-Leungane-Olarreta-Mañari-Durango

Bilbon metroa hartu dut Boluetaraino. Berton Euskotrena Lemoara.
Lemoako trengeltokitik Barazarreranzko errepidetik aurrera egin, Lemoako herrigunetik irten eta Gandarias auzorantz jo. Horretarako Zadorra ibaia zeharkatu behar da.
Gandarias auzotik aurrera Belatxikietaraino.
Hor jadanik bagaude Aramotzeko mendebaldean.
Nire gaurko helmuga Leungana, ekialdean, izan da. Aukera oso zabalak dira Aramotz mendizerran ibiltzeko eta ezagutzeko. Nik neuk bideko bi tontorretara jo dut: Askurrumendi eta Akatzazargana.
Leunganetik Olarreta lepora egin dut, eta hortik Mañarira.

Enviado por ietxaburu el 2011, Noviembre 3 - 15:29.
ABIAPUNTUA
Esquema Mediterraneo itsasoa - Kantauri itsasoa

2011.eko ekainean, hiru lagun hasi ginen GR-11 zeharkaldia egiten Creus lurmuturretik. Hogei egunean, Viellako tunelera iritsi ginen (zeharkaldi osoaren erdia), eta gainontzekoa 2012an egiteko utzi genuen.

Enviado por Jose el 2011, Junio 27 - 23:10.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Informazio zentroa
Esquema Argibide zentroa – Bioitza – Arafe – Arafeko iturria – Gostasoro zutarria – Gostasoroko iturria - Los Mosquitos iturria – Interpretazio eremua (Seberinoren borda)

Kolore gorriko seinaleak jarraituz argibide zentrotik interpretazio eremura joango gara, bidean leizeak, arrasoak, iturriak, zutarriak eta beste zenbait interesgune aurkituko ditugularik.
Informazio zehatza argibide zentroan eskura dezakegu, bai eta Urbasa-Andia parkeko webguneko helbide honetan ere: http://www.urbasaparkea.es/imgx/fotos_urbasa/sendero_pastores.pdf.

Enviado por zuriain el 2011, Mayo 24 - 08:16.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lakidain