UIDUI II trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua ARALAR.
Sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea.
Aurkikuntza J.M. Barandiaran (09-1916)
Kokapena
· Alt.: 887 m.
· WGS84 42.989472 lat., -2.103022 long.
· ED50 30T X.573230, Y.4760245
·
Gertu SUPITAITZ zutarria, SUPITAITZ 2 tumulua, UIDUI I ekialde trikuharria, JENTILLARRI trikuharria, JENTILLARRI zutarria, Naparbidea zutarria, ARRAZTARANGAÑA trikuharria, UELOGOENA I ipar trikuharria, UELOGOENA II hego trikuharria, ZEARRAGOENA trikuharria, PONTOA (Urrusti) etxola hondoa, ONDARRE harrespila, Uelogoena II harrespila, Uelogoena I harrespila, ONDARRE zista, Akaitz Txiki mendia, Liztorriturri 1 etxola hondoa, BAIARRATE* trikuharria, ARGARBI trikuharria, Olasoro II tumulua, LABEO trikuharria, Olasoro I tumulua, Bustia II tumulua, ARANZADI trikuharria, Bustia 1 tumulua, Bustia IV eraztun-tumulua, Bustia III tumulua, Bustia V eraztun-tumulua, Olasoro trikuharria, Sarastarri leizea, koba.
images
UIDUI II
... ©inaxio

Non

Supitaitz bizkar gainean, Uiduiko saroitik 250 m. MHMerantz. Supitaitz monolitoa 150 m. HHErantz dago. Uidui trikuharria 200 m. Ekialderantz kokatzen da.

Azalpena

Trikuharria. Tumulua 10,50 m. diametrokoa I-H eta 13 m. E-M, eta 0,70 m.tako altuerakoa. Erdiko kraterrean, 0,90 m. diametrokoa eta 1 m. sakonerakoa, 0,80x0,70x0,20 m.tako harlosa bat dago etzanda. Tumuluaren IEko kuadrantean 1,12x0,80x0,28 m.tako harkosko bat dago etzanda. Bertako kareharriak.

J. M. BARANDIARANek aurkitu zuen 1916ean eta T. de Aranzadi, J. M. Barandiaran eta E. EGURENek industu zuten 1917an.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

Indusketa materialak

Indusketak ez zuen inolako materialik eskeini.

Industzaileek monumentuaren aintzinatasun prehistorikoa
kezkatan ezarri zuten: «Ez zen giza-hezurrik aurkitu, ez da
hilobi-harririk ere, bere ezaugarri dolmenikoa kezkatan jartzera
daramakigularik». Honegatik, ez da agertzen J. M.
APELLANlZen (1973a) katalogoan.