Oindi Besadegitik abiatuta

Submitted by inaxio on 2007, February 6 - 15:52.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Erraza
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Besadegi
Esquema Besadegi - Bisasarobe - Oindi
Relacionados »Oindi (mendi)
Gora-behera300 m
Luzera5 Km
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Besabi edo Besadegiko aparkalekutik abiatzen da bidea, baina ez Adarrara igotzeko ohiko bidetik (asfaltatuta dago hau hasieran eta aldapan gora abiatzen da), hura baino ezkerrerago abiatzen den beste pista zabal batetik baizik. Pistari jarraitu behar diogu puska batean, gora-behera batzuk eginez, harik eta baserri baten horma zaharren aldamenean eraikitako etxetxo txuri baten ondotik pasa arte. Oindi eta bere aurrean gelditzen den Zorroztarriko muinoa ikusiko ditugu orduan aurrez aurre. Pista berari jarraitu eta langa batekin egingo dugu topo: hura pasa eta metro gutxira pista bitan banatzen da. Eskubikoa hautatu eta laster helduko gara ataka batek zaintzen duen lepo eta bidegurutze zabalera.

Ataka zeharkatu eta ezker aldeko pista zabalari jarraituko diogu, itxitura baten aldamenetik, Zorroztarri muinoa inguratuz (muinoan gora ere egin dezakezue oztoporik gabe,
Oindiren panoramika osoago bat ikusi nahi izanez gero). Aurrerago pistak ezkerrera jo eta Zorroztarri eta Oindi arteko Bisasarobe lepora jotzen du. Ataka bat topatuko duzue bertan, eta aurreraxeago, larrearen erdian eta Arantzadiren mugarri batez seinalatuta, Pozontarriko zista megalitikoa (pinudian barrena, alanbre hesiaren aldamenetik jarraitzen duen pistak, Muniskueko megalitogunera eraman zaitzakete gero, nahi izanez gero, galtzeko beldurrik gabe).

Bisasarobeko lepotik suebaki zabalean gora egitea aski da tontorrera heltzeko. Han bi gain nabari dira: lehenengoan daude buzoiak, baina hurrengoak bista hobeak ditu, Hernanialdeko bailararen gain. Bien artean beste aztarna megalitiko baten arrastoak ikus daitezke.