PAGARRETA trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua AITZKORRI - URBIA.
Sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea.
Aurkikuntza B. Gandiaga, Tx. Ugalde (2000)
Kokapena
· Alt.: 1165 m.
· WGS84 42.946951 lat., -2.352420 long.
· ED50 30T X.552934, Y.4755335
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu Pagarreta II zutarria, Petrinaitz mendia, Zelaibizkar 2 harrespila, Zelaibizkar 1 megalitoa, Zelaibizkar tumulua, Zelaibizkar 1 harrespila, ZORROTZARRI zutarria, Peruaitz mendia, PAGOMAKOR trikuharria, PINPIL 1 zutarria, Milpiribil mendia, PINPIL 2 zutarria, Astonzulo zista, Laskaolatza harrespila, Bolaleku harrespila, BOLALEKU etxola hondoa, Bolaleku tumulua, Aspoarri zutarria, MALKORRA zutarria, Zabalaitz Este harrespila, Malkorra mendia, Burgalaitz mendia, KALPARMUÑOBARRENA 2 tumulua, KALPARMUÑOBARRENA trikuharria, KALPARMUÑOBARRENA 1 tumulua, ERDIKOSAROI tumulua, Urbia Este 3 etxola hondoa, PAGOBAKOITZA trikuharria, Zulonpo tumulua, Iturtxoko zista, ITURTXOKO etxola hondoa, Zabalaitz mendia, Iturtxulo harrespila, Arbelar zutarria, URKITZAKO LEPOA trikuharria, Elola harrespila, GOROSTIARAN ekialde tumulua, Urbia ermita, GOROSTIARAN mendebal trikuharria.
images
PAGARRETA
Naturaren omenez ©JFdeA

Non

Petrinaitz mendiaren hegoekialdeko magalean, Pagarretako lepoaren erdialdetik 70 m.ra. Urbiatik Arabako Gordoa eta Galarretako herrietara doan bidetik 25 m. eskuinetara (M-ra), Perusaroiko aterpetik 425 m HHM-ra. Zorroztarriko Zutarria 560 m I-ra dago.

Azalpena

Trikuharria. Tumulua: I-H-ko diametroa 7 m., E-M-ko diametroa 6 m. Osota beheratua dago, ia lurzoruaren parean. Zutik azaltzen diran harlauza eta harkoskor batzuek soilik nabarmentzen dute tumulu hori. Erdialdean ganbara bat soma daiteke, bi harlauza eta harkosko batez osatua. Hauek 0,10 m eta 0,15 m. artean azaleratzen dira I-H zuzenduta dagoen gutxi gora behera laukizuzena den esparru bat marraztuaz (1,30x0,78m.). ganbara hau hondatuta azaltzen da Iparraldeko eta hegoaldeko muturrutan sustraiturik azaltzen diren bi pagoen eraginez. Bertako hareharriak.
Megalitoa pagadi batean kokatzen da eta 5 pago azaltzen dira sustraituak gainean. Ez dago seinaleztaturik.

EranskinaTamaina
20-01-01-06 Dolmen Pagarreta.pdf1.88 MB

B. Gandiaga eta Tx. Ugaldek aurkitu zuten 2000 urtean. Ez da indusketarik egin.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak






***

***

***

***

***

***


***

***

***

***

***

***

***

***