DESKARGA harrespila

Mota Harrespila.
Eremua ONDDI - ADARRA - MANDOEGI.
Sekuentzia kulturala Burdin-aroa.
Aurkikuntza A. Gomez (2001)
Kokapena
· Alt.: 715 m.
· WGS84 43.150020 lat., -1.941499 long.
· ED50 30T X.586173, Y.4778227
· Kokapen zehatza (~25m)
Egoera Nahiko egoera onean.
Gertu ABADE KURUTZ* harrespila, Abadegurutz mendia.
images
DESKARGA
2 ©inaxio

Non

Ezkilletorre (Abadekurutz) menditik M-ra (Leitzaran aldera) doan bizkar zabalak Deskarga izena hartzen du. Deskargako bizkar honen zelaigune zabal batean, Oizingaingo lepotik 350 m HHE-ra eta Ezkillatorreko tontorrera doan suebakitik 10 m eskuinetara (M-ra).

Azalpena

Harrespil multzoa. Egun, eta 60. Hamarkadan bertan egindako koniferen landaketak direla eta, beste harkoskor eta harlauzen artean, zertxobait itxuraldaturik bada ere, I-H 9 m eta E-M 8 m diametro duen egitura bat antzeman daiteke. Egitura hau 24 lekukoz osatua dago eta berain garaierak 0,10 m-tik 0,40 m-ra doaz. Bertako koartzita, arbela eta harearrizkoak dira.
Harrespila kokatzen den lekua 60 hamarkadatik koniferen ustiapen bat da. Konifera haetariko batzuk, harrespilaren barnean sustraiturik daude, eta beste asko inguru guztian, antzeko egitura batzu itxuraldatuz.

2001 urtean A. Gomezek aurkitu zuen. Ez da indusketarik egin.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak