Aiatik (Ataun) Sarastarrira

Enviado por ietxaburu el 2008, Noviembre 19 - 21:04.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Erraza
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Aia (Ataungo auzoa)
Esquema Aia, Lareo, Sarastarri, Agaotz, Urkillaga, Aia
Relacionados »Sarastarri (mendi) »Aiatik (Ataun) Sarastarrira (ibilbide) »Agaotz (mendi) »Aiatik Sarastarrira (track)
Gora-behera765 m
Luzera13 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Aiatik (Ataun) Sarastarrira
Ibilbidea

Aia izeneko Ataungo auzo txikitik, eliza ondotik, abiatuta, errepidean behera metro gutxi batzuk eginda, ezkerretara, langa baten beste aldetik, marra zuri/gorriz seinalatutako bide bat ikusiko dugu. Bide hau hartu eta marra zuri/gorriak jarraituz, Arbilleta baserriaren azpitik eta ondoren Aiagerre baserriaren albotik, aurrera jarraituz pistatik, ekialderantz, ordu laurdenean, errekara iritsiko gara.

Erreka zeharkatuta, bi aukera ditugu: bata ezkerretara eta bestea eskuinetara. Azken hau hartuta, marra zuri/gorriak lagun, maldan gora hasiko da, zuhaitz eta zuhaizka arteko paraje ilun batetik.

Beste ordu laurdenean bidean gora eginda, bizkarraren goiko aldera iritsiko gara. Hemen bidegurutze bat dago eta bertan egurrezko kartelak, beso bat Lizarrustirako bidea markatzen eta bestea Lareorakoa, hartu behar duguna, marra zuri/horiekin

Bidean aurrera (ekialderantz), laster, borda handi eder baten ondotik igaroko gara eta pixka bat aurrerago, bestea. Bidea nabarmen gorantz hasten da eta nahiz eta toki batzuetan ez garbi nabaritu bidea, ez dago galtzerik, zeren bizkarra jarraitzen du, batzuetan gain gainetik eta bestetan pixka bat beheraxeagotik. Norabidea, pixkanaka, ipar alderakoa bihurtuko da. Halaxe jarraituz, 750 metroko garaiera iristean (ordu erdi bide gurutzetik), bizkarraren gaina jarraitu beharrean, tontorra eskuinetara utzita, ezkerretik zeharkatuko dugu. Aurrera jarraituz, maldarik gabeko basotik, Lareora doan pistarekin bat egingo dugu eta kilometro bat pasatxo eginda, urtegira iritsiko gara. (1:30 Aiatik)

Hemen, urtegia inguratzen duen pista, ezkerretara hartuko dugu. Berehalaxe, marra zuri/gorriek, ezkerretara basora sartzen den bide bat markatuko digute, baina hori ez da guk hartu beharrekoa. Ehun metro pasatxo pista honetatik eginda, eki aldera okertzen hasten denean, ezkerretara pistatik 5/10 metrora, belarrean “cairn” bat ikusiko dugu, basotik gora Sastarrira nondik igo adierazteko. Aurreneko 200 bat metro ipar ekialdera eta gero ipar mendebaldera. Hasieran bidea garbi ez bada ikusten ere, pagoen enborretan margotutako marra gorriek lagunduko digute. Aurrerago bidea garbiago jarraitzen da eta marra gorri edo berde batzuk lagunduko digute Bidea, Sastarri tontorreraino baino pixka bat ezkerrerago doa, beraz zuhaitzak bukatu eta belardi harritsua hasten denean, zuzen gora jota, tontorrera ateratzen da. (2:10 Aiatik)

Tontorretik mendebalderantz bi edo hiru minutu eta belardira aterako gara. Jarraian dugun Agaotzera iristea, hamar minutuko kontua besterik ez da, bizkar belarditik garaiera mantenduz, alde batera Lareo aldeko basoak ikusten eta beste aldera Txindokitik hasi eta Ataungo Jentilbaratza arte.

Berriro marra zuri/gorriak lagun, hego aldera jarraituko mendi hegaletik, baina Leizadi tontorrera hurbiltzean, pixka bat ezkerretara okertu eta zeharka jaisten, harrizko itxidura baten ondotik aurreraxeago, lur jotako borda zaharra geroago, bidea mendebalderantz okertzen doa. Eta halaxe pagoak bukatu eta arteak hasiko dira, hasieran han hemenka eta gero ugariago, mendebaldera ikusten den Urkillaga mendebalderaino. (1:10 Sastarritik).

Aira iristeko, errepidea jarraituko dugu. Bost bat minutura, marra zuri gorriak eskuinetara beherantz hasten den bidetik sartzen dira, baina bide hori berehalaxe sasiz guztiz ixten da eta ez dago aurrera jarraitzerik. Hobe da, errepidea jarraitu eta eskuinetara 180 graduko bira eman ostean, berehalaxe ezkerretara ikusiko dugun bidea hartu eta minutu pare batean iritsiko. (0:15 Urkillagatik)

Imágenes

***