AITZBITARTE III

AITZBITARTE III
Sarrera ©inaxio
MunicipioGipuzkoa

Errenteriako Aitzbitarte edo Aizpitarte mendiaren HMko hegalean dago, Landarbaso erreka baino 10 bat metro gorago, Aitzbitarte IV kobaren azpi aldean. 9,5 m.ko zabalera eta 4,5 m.ko altuerako sarrera nagusi bat dauka, atalondo zabal baterako goranzko sarbidea eskaintzen duena, baina ez dago aurrera jarraitzerik, izan ere indusketak direla eta hesi batez itxita dago pasabidea. Indusketa eta aurkikuntza ugariren iturburua izan da urte askotan zehar.
Bertara heltzeko biderik laburrena Errenteriako Barrengoloia aisigunetik erreka aldera jaisten den porlanezko bidea jarraitzea da. Erreka zeharkatzen duen bihurgunean bertan hasten da oinezko bidea, errekaren paretik doana. Minutu gutxiren buruan egingo dugu topo bere sarrerarekin, errekaren ezker aldean, beste leize txikiago batzuen parean.

Imágenes

***

***

***

Related nodes