Gipuzkoa

4

Ezohiko lekuan eta ezohiko moduan dagoen monumentua da, izan ere arkaitz haundi baten gerizan dago eta nahiko leku estuan. Bata kanpo aldera eta bestea barru aldera okertuta dauden bi harlauza luze lurrean sendo sartuta daude, eta arkaitzaren horma eta beste harri txikiago batzuekin osatzen dute kamara txiki bat. Inguruan tumulu-antzeko bat osatzen duen harripila bat dago, aldapan behera amiltzen hasia.

4

5 harlauz zatikatuek osatzen dute 1,80 m x 0,80 mko ganbara. Tumuluak 6 metroko diametroa du, nahiko berdindua eta bide batek hegoaldetik pasatzerakoan ondatu duena.

Submitted by kanekepa on 2011, January 2 - 01:57.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Lasarte Oria
Esquema Lasarte - Azkorte - Buruntza

Lasartetik Buruntzara Azkorte ermitatik.

3

Aizaleku mendiaren Mendebaldeko bizkarrean dago, lepo baten erdian, pinudiaren itzalean eta laharrez erdi-estalita. Tumuluaren erliebea nahiko nabarmena da eta honen erdialdean arlosa haundi bat ikus daiteke, Iparraldera okertuta, baina lurrean oso sendo sartuta.

2
Submitted by inaxio on 2010, Septiembre 20 - 14:36.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Pasai Donibane

Jaizkibelgo itsasaldeko amildegien gainetik egindago ibilibide ederra eta gogorra. Hondarribia eta Pasai Donibane aldean bat egiten du bideak Jaizkibel gainetik doan Talaiako ibilbidearekin (marra zuri-gorriak), baina bestela itsaertzetik jotzen du honek. Marra zuriz markatuta dago, nahiko ondo, baina tarteren batean zalantzak ere sortu daitezke.

Submitted by inaxio on 2010, Septiembre 6 - 23:34.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Iturraran
Esquema Iturraran - Pagoeta - Aia - Agorregi - Iturraran

Itzuli ederra Pagoetako Natur Parkean barrena. Ibilbideak Pagoetako monumentu megalitikoak bilatzen ditu bereziki, ez doa tarte batzuetan ohiko bidetik. Agorregiko Burdinola eta Iturrarango Parke Botanikoa ezagutzea merezi duten bazter ederrak dira.

Submitted by inaxio on 2010, Agosto 22 - 12:40.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Brinkola
Esquema Brinkola (Trenbidearen gaineko pasabidea) - Elortxiki - Arranoaitz - Arripillata - Oamendi - Brinkola
Submitted by inaxio on 2010, Agosto 16 - 15:11.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Sandrati (San Adrian)
Esquema Aparkalekua - Mendi aterpea - Sancti Spiritu ermita - marka horiz markatutako ibilbidea - Aizkorri tontorra - Zalduondoko bidea - GR12 - Sandrati leizea - Mendi aterpea - Aparkalekua.

Sandrati edo San Adrian aldetik Aizkorrira igotzeko nahiz jaisteko bi bide jasotzen ditu arrastoak. Igoera IEko hegi malkartsuan gora egiten du, eta jaitsiera Zalduendo aldeko bidean behera.

Igoerako bidea ondo seinalatuta dago (2010-8-16) pintura marka horiekin eta arrastoa nabarmena da. Aldapa tarte batzutan handia izanagatik bideak zailtasunik gabe gainditzen du sigi-saga eginez. Pagadiko itzaletik atera eta tontorrerako azken txanpan sartzen denean, oso ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.

--