Abanto-Zierbena

Jose-k sortua, 2020, uztaila 1 - 19:06
Kategoriak Abanto-Zierbena, Bizkaia, Portugalete, Santurtzi, Zierbena
ABIAPUNTUA Bizkaia Zubia
Eskema Bizkaia Zubia – Santurtzi – Serantes – Valle – Aldapa – Kardeo – Gallarta – Portugalete – Bizkaia Zubia

Ibilbide hau, Bizkaia Zubiaren Portugaleteko aldetik abiatzen da, eta Santurtzitik Seranteseko tontorreraino doan bidetik igotzen da. Porlanezko zorua eta aldapa leuna ditu gotorlekuraino, baina lur eta hartxintxarrezko bide aldapatsu bihurtzen da tontorrerainoko azken tartean.

Jaitsiera ipar-mendebaldeko gandorretik egiten da. Tarte batzuk nahiko zailak dira bizikleta gainean jaisteko, egia esan, azaleratzen diren haitzei aldapa nabarmena gehitzen zaielako.

Jose-k sortua, 2017, martxoa 5 - 11:00
Kategoriak Abanto-Zierbena, Zierbena
ABIAPUNTUA Villanedo

Montañoren hego-ekialdean, autopista gainetik zeharkatzen duen zubiaren inguruak dira ibilbide honen abiapuntua. Igoerak bi zati ditu: aurrena, tarte batzuetan porlanezkoa eta beste batzuetan hartxintxarrezkoa den bide bat jarraitzen da; gero, bidezidor estu eta aldapatsu batean zehar igotzen da tontorreraino. Laburra da, baina pikoa bigarren zatian.

Monumentu mota: Ermita. Udalerria: Abanto-Zierbena. Mendea: Daturik ez. Egoera: Daturik ez.