LANDARBASO III trikuharria
LANDARBASO III ©Xirikando LocalizaciónIgoin mendiko iparraldeko hegalean, Landarbaso baserritik HErantz dauden hirugarren eta bigarren argi-indar dorreetatik 170 m.ra HHMerantz, bata, eta 180 m.ra Ekialderantz, bestea. Landarbaso IV-trikuharria 190 m. Mendebalderantz dago. DescripciónTrikuharri labur itxia. Tumulua 9 m. diametrokoa eta 0,50 eta 1,65 m. tarteko altuerakoa. Ganbara, 0,60 m. sakonerako esparru errektangular bat da, 5 harlosakoa, albokoak barnekalderantz okertuak daudelarik. Ganbaratik 0,35 m.tara IErantz, tumuluan, beste harlosa bat ikus daiteke zutik. Tumulu gainean harkosko batzuk daude, aintzin estalkiaren zatiak izan daitezkeenak. Norabidea 70ºtakoa da. Bertako hareharriak.
T. ORTEGAk aurkitu men 1982an. Ez da industu. Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).
|