Latasa - Argain - Mundumalkorra - Erga

Enviado por inaxio el 2014, Agosto 20 - 21:14.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Latasa
Esquema Latasa - Argain - Artola - Mundumalkorra - Erga - Trinitatearen ermita - Erasorako jaitsiera - Latasa
Relacionados »Erga (mendi) »Mundumalkorra (mendi) »Trinitatea (eraikin) »Latasa (herria) »Latasa - Argain - Mundumalkorra - Erga (ibilbide)
Gora-behera800 m
Luzera13 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Latasa - Argain - Mundumalkorra - Erga
Ergako Latasa aldeko igoera

Zurianek egindako proposamenari jarraituz, hainbat aldaketarekin. Irakurri aurretik Zuriainen azalpenak ezer erabaki aurretik.

Ibilbide zaila dela jarri dut Artola eta Mundumalkorra arteko tartearengatik, zeharbide aldapatsua baita, lurra baino ez tarte askotan. Bustia baldin badago ez da erraza izango zutik egotea! Makila eta bota gogorrak komeni.

Arreta jarri behar da jaitsieran Eraso aldera jaistean, jarraitzen ari garen bide nagusitik atera egin behar baita. Aurrerago, Malaungo borden inguruan, bada tarte bat nahiko zikina, sasiak hartua, basotik saihestu behar dena. Eta bide ugari gurutzatzen dira aurrerantzean ere, adi arrastoari! Zailtasunak saihestu nahi izanez gero, Eraso aldera jaitsi eta topatuko duzue han beste bide bat Latasara itzultzeko ("Herrien arteko xenda" izeneko bidea).

AdjuntoTamaño
latasa-mundumalkorra-erga-2014-8-20.gpx148.35 KB
Imágenes