Erga

Submitted by gorosabel on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1094 m
Sistema
Location ED50 30T X.597146, Y.4753713
WGS84 42.927986 N, -1.810844 E.
Nombres alternativos Trinidad de Erga
Puntos de partida Aginaga, Aizkorbe, Irurtzun.
Cerca Allegain mendia, Trinitatea ermita, Mundumalkorra mendia, San Andres eliza, Aizkorbe herria, San Martin (zaharra) eliza, San Martin (berria) eliza, Aixita mendia, Irurtzun herria, San Pedro eliza, Aginaga herria.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Erga
Mendia eta aterpea ermitaren ataritik ©inaxio

Mendi ederra da Erga, ikusgarria, Biahizpeko mendizintzurraren ingurua batez ere, nahiz eta autobideak desitxuratuta utzi. Biahizpekoak ez ezik, karaitzezko beste haitz mutur ugari ditu HMko isurialdean, baina igotzeko mendi erraza da, atsegina, bidezidorretan euriaren ondotik pilatzen den lokatza alde batera utzita. Ohiko igoerabide guztiek bilatzen dute Trinitatearen ermita, gandorraren HEko mutur baten eskegirik dagoena. Tontorra minutu gutxira dago, urrutira gabe. Ermitaren aldamenean mahai eta eserlekuz atondutako aterpea ere badu. Aizkorbe izan daiteke abiapuntu interesgarriena, joan-etorria bide ezberdinetatik egiteko aukera eskaintzen baitu: biak elkartzen dira herriaren goialdean dagoen ermita txikian. Porlanezko bide zabal baten gora abiatzen dena marra zurigorriz markatuta dago.

Imágenes


****












***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

*****

***

****

****

***

****

****

****

****

****

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

**

Ibilbideak

Pasaden astean egindako argazki zein gps track ibilbide bat bidali dut, baita ere mapa zati bat, non ibilbide hori oso ondo ikusten den. Nik Aginagatik igo nintzen, ta behin goian beste bide bat aurkitu nuen, hortik joan eta Aizkorbera heldu nintzen. Aizkorbe-tik igotzen den bidea, ASKOZ gomendagarriagoa da bestea baino, senda polit bat zuhaitzen tartean aurkituko dituzu, aldiz, Aginagatik joanda, pista itzuzi ta zakar bat aurkituko dezu...

Aizkorbeko bidea gomendatzen dut.

Laguntza

Epa!!!!!!!!!!
Irurtzuntik igotzeko ze bide hartu behar da? Eskerrik asko.

Re: Laguntza

Epa!!!

Ea, Irurtzunetik bertatik igotzeko aukera izango da, pare-parean dago eta, baina aukeran Aizkorbetik igo daiteke, handik oso gertu, Irurtzun eta Aginaga artean. Errepide nagusitik Aizkorbe barrena sartu eta eliza ondoan edo pixka bat beherago frontoi ondoan badago kotxea uzteko lekua. Eliza ondoan dagoen porlanezko pista hartu eta ez dago aparteko zailtasunik. Porlanezkoari bastante loituta egoten den beste pista txikiago batek segitzen dio (ezkerretara). Alambrezko eta egurrezko ataka bat eta metalezko beste bat pasa behar dira eta egurrezko bi señalizazio daude: lehena \"trinitatea\" jartzen duena, bide ona.
Bigarrenari, apenas irakurtzen ez denari, ez jaramonik egin (beheruntz doa GR-ko beste ibilbide batean). Gorantz segiz, aska bat dago, bide ona. Hortik aurrera ez dago galerarik. Tartean margo txuri-gorriak edo oriak badaude. Justu ermita aurretik beste hesi bat pasa behar da. Alde batean ermita dago, bestean gailurra.
Ez da zaila, segituan egiten da eta bista onak daude.

Eskerrik asko!

Ostiral goizean egon ginen Erga mendian. Aizkorbetik igotzen dan bidea aparta da eta ez dago zailtasunik. Eskerrik asko zure laguntzagatik. Datuak: Igoera 55 minututan eta jeitsiera 45 minututan. Trinitatearen ondoan dagoen aterpea primerakoa da.

Ermita eta haginetako mina

Entzunda daukat ermitari buelta bat emanez gero haginetako mina berahalakoan pasatzen dela.
Eta nik itsuan sinetsi, haren atzean sekulako amildegia dago eta...

Ergako trinitatea

oso mendi polita da bidea asiera ezik oso erraza da gutzienez Aginagatik igutzen baldin bazara gainea trinitateko eguna dago kriston ambiente polita sortzen dena mendiaren bidean trinitateko eliza dago eta baita lo egiteko leku bat bainan toki horren giltza lortzeko herrian eskatu behar datontorra elizatik urbil dako eta ikusgarria da benetan, etor zaiteztete