Mundumalkorra

Submitted by zuriain on 2010, Mayo 26 - 12:54.
Altitud 868 m
Sistema
Location ED50 30T X.596286, Y.4754367
WGS84 42.933983 N, -1.821268 E.
Puntos de partida Irurtzun, Aizkorbe, Latasa
Cerca Aixita mendia, Allegain mendia, Erga mendia, OLLANDI tumulua, ESTORNAZULO zutarria, ESTRENTXI 1 tumulua, ESTRENTXI 2 tumulua, San Martin (zaharra) eliza, San Martin (berria) eliza, Trinitatea ermita, EGILLOR trikuharria, Irurtzun herria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Mundumalkorra
Mundumalkorra ©zuriain

Batzuetan, mendi ezagun baten hurbiltasunak areagotu egiten du inguruko gainak ezagutzeko interesa. Beste batzuetan ordea, zerrendako mendiak begi eta oin guztiak bereganatu eta hurbileko toki interesgarriak bisitatu gabe gelditzen dira.
Ergaren inguruko harri eta gainekin hala gertatzen delakoan nago. Bi Ahizpa ikusgarriak kenduta, gutxi dira gailur nagusitik kanpoko mendiak bisitatzen dituzten mendizaleak. Eta egon ere, badago zer igo. Ergako gailurretik iparralderantz, Artolako gandorrak ekialdetik mendebaldera zabaltzen dira. Egia da Artolako gailurra ez dela beste munduko gauza, eta Latasako bidetik Ergara joaten direnak ia oharkabean pasatzen dutela, baina kontrako muturrean, Larraun ibaiak zabaldutako arroil estuaren gainean, Argain izeneko kaskoak inguruko paisaiarik ikusgarrienetako bat eskaintzen du.
Artola-Argain lerroaren paraleloan, Ergako gailurretik luzatzen den adarra dago, Mundumalkorra puntan amaiera zirraragarria duena. Batzuetan, merezi du ohiko bideetatik atera eta liburu eta zerrendetatik at bizitzarik badagoela egiaztatzea.

Imágenes






****

****

****

****

****

****

***

***

****

****

****

****

***

*****