Aixita

Submitted by inaxio on 2014, Agosto 18 - 21:39.
Altitud 703 m
Sistema
Location ED50 30T X.595425, Y.4753861
WGS84 42.929540 N, -1.831905 E.
Nombres alternativos Aitzita
Puntos de partida Etxeberri, Irurtzun
Cerca ESTRENTXI 1 tumulua, ESTRENTXI 2 tumulua, ESTORNAZULO zutarria, Mundumalkorra mendia, San Martin (zaharra) eliza, Etxeberri herria, Andra Maria eliza, San Martin (berria) eliza, OLLANDI tumulua, Irurtzun herria, Allegain mendia, URTXABALETA eremu tumularra, Erga mendia, EGILLOR trikuharria, Artebakar mendia, URTXABALETA trikuharria, URTXABALETA ALTO tumulua.
Provincia Nafarroa.
Categorías .
images
Aixita
Azken aldapa ©inaxio

Irurtzungo haitzarteko mendebaldeko haitzaren hurrengo tontorra da Aixita, alegia, ez da autobidetik haitzartearen gain-gainean ikusten den haitz zorrotz ikusgarri hori, hurrengoa baizik. Hau baino metroren bat edo beste altuagoa izateaz gain, igotzen askoz errazagoa ere bada. Autobidearen aldeko haitza igotzeko beharrezkoa da soka erabiltzea eta eskaladarako trebetasun apur bat gandorrari jarraitzeko.

Aixitako gain honetan izen bereko gaztelu edo dorre baten arrastoak ikus daitezke, oraintsu (2014ko abuztuan gaudela) aztertzen ibili direnak. Harriz egindako horma hondar batzuk eta lau hormez osatutako ganbela moduko bat baino ez da nabari orain, baina mendiaren mutur-muturrean egonda ez da besterik behar lekuaren berezitasunaz jabetzeko. Putreak ere handik begira egoten direla antzematen da.

Bertara heltzeko bide nabarmenena Etxeberritik mendebaldeko lepora heltzen dena da: handik aurrera gandorrari jarraituz zailtasun handirik gabe igoko zarete. Gandorra iparraldeko amildegira asko gerturatzen da tarte batzuetan eta komeni da eskubi aldetik saihesten duen bidezidorra jarraitzea azken txanpan. Bi haitzak inguratzen dituen SL-NA 131 ibilbidea baliatu dezakezue txangoa osatzeko.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

****

***

***

***

***

***

***

*****

****

***

***

****

****

****

Related nodes
[ibilbide] Aixita, by zuriain