Balerdi / Mallozarra

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1197 m
Mendialdea Aralar
Kokapena ED50 30T X.578998, Y.4765018
WGS84 43.031869 N, -2.031602 E.
Abiapuntuak Amezketa, Azkarate, Gaintza, Uztegi. (N.)
Gertu TRIKUTSETA trikuharria, Artubi mendia, Urakorri mendia, Urreako Haitza mendia, San Fermin ermita, ORMATZA II trikuharria, ORMATZA I trikuharria, San Esteban eliza, Azkarate herria, LARRONDO tumulua.
Lurraldeak Gipuzkoa, Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Balerdi / Mallozarra
Uakorri aldetik ikusita ©inaxio

Itxura beldurgarria du Balerdik Azkarate aldetik ikusiz gero, baina atzealdetik doa ohiko bidea. Horrek ez du esan nahi tontorrera iristea erraza denik, aldapa handia baita bai Amezketa aldetik eta bai Gaintzatik. Tontorrerako azken metroak, gainera, gandor estu batetik paseaz egin behar dira (argazkietan) eta nahiko leku txarra izan daiteke bustita badago.

Irudiak


***

***

***

***

*****

****

***

***

***

****

*****

****

****

*****

****

****

****

***

****

***

****

****

***

****

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

*****

***

****

***

****

***

Kokapena zuzendu dut

50 metro inguruko akatsa zuen.

Balerdi

ba al da arriskutsurik??? pasarte zailik??? norbeiten aholkua eskertzekoa litzateke.... aioo guztioi!!!!!!!

Arriskurik ez

kaixo Enko.
Irakurri diat hire mezua eta jakin ezak arriskua berez ez dagoela, badago une txiki batean goialdean tontorrera iritsi aurretik bertigoa izan ezkero halako... ematen duena alboetara begiratuta, baina ez da ezer. Nik adibidez bertigo handia zeukanat eta pasa egin nuen, tontorrerrean egotea malloak ikusten merezi du eta. Animo!!!!

balerdi

kaixo mou!!!!!
Atzoko eguraldia lagun, balerdira joatea erabi nuen. Gaintzatik bide egin, astunaldeko lepora ailegatu, ta gero hain ospe txarra daukan gandorr zorrotz horri ekiteko prest nengoenean,
berehala ospea besterik ez zala konturatu nintzen. Gandorrak ez daukat zailtasunik eta!!!!!!
beno mendizaleok, ondo ibili mendiangora ta eskerrak mouri azalpenengatik!!!!!!!

Balerdi

Este domingo intentamos subir al Balerdi desde Bedaio Goikoa pero fue imposible. Llegamos al Artubi con dificultad con mucha nieve y muy blanda, nos asomamos a la creta del Balerdi y decidimos no intentarlo por que además se levantó una ventisca que lo hacia aun mas peligroso. Menos mal que hizo un dia de película y pudimos disfrutar de las vista que ofrece el Artubi de Aralar (Txindoki, Gamboa, etc.), eso si, con muchisimo frio. Luego, bajando hacia Amezketa por el vallecito nos pasó lo contrario, habia poca nieve pero muchísimo hielo. Alguno de nosotros lo pudo comprobar muy bien, jejejej.

Atajoa

Kaixo Mendizaleok!!!

Jakin nahi nuke Balerdira iristeko, ea badagoen gandorra pasa gabe Balerdira iristea, Juanjok esaten bideari buruz informazioa lortzea nahiko nuke. Asko eskertuko nuke norbaitek Juanjok esaten duen bideari buruz informazioa bidaltzea.
Eskerrik asko eta ondo ibili!!!

Balerdiren berezitasuna

...kaixo, ez dakit ohartu zareten baina mendi honen ataka-k gailurra berak baino altuera handiagoa dauka, beraz: \"igotzeko jaitsi egin behar da\".

Aralarko dibertimendua

Hainbeste belarra dagoenez Aralarren, eskertzen da txispa berezia duen horietariko bat aurkitzea, Balerdi alegia. Arazoak izan ez ditzazuen, Azkarate ahaztea gomendatzen dizuet, niri ere arazoak sortu zizkidala gogoratzen baitut. Oraingoan, Amezketara joango gara. Errepidea jarraitu, eliza igaro eta inguruko baserrietara doan karretera segi. Minaseko bidegurutzea ekidin eta gora segi. Eskubiko kurba baten ostean, hartu porlanezko pista txuria, zenbait kilometrotan zehar gora eramango gaituena. Mendira serio joaten hasi nintzenean, duela 10 urte, jende gutxik zekien bide honen existentziaz. Duela pare bat urte ez noala, baina ez dut uste jende ugari egongo denik.
Barrera bat pasa eta goiko aparkaleku txikira atera. Bertan kotxea utzi. Ikusten duzuenez, zailena kotxeko bidea... .
Bidezidor txikia hartu, aparkalekutik ateratzen dena, eta ekin gogor. Hankak berehala berotuko dizkigu, diagonalera goazelarik. Zabalegiko gandorra diagonal honetatik eskibatzen du, bide eroso batean barrena. Behin goran, Artubira hurbildu harri-belarrean barrena. Lainoarekin kontuz paraje honetan. Artubira iristean, hainbestetan entzun dugun Balerdiko gandorra gure begien aurrean. Betiko kontua: arretaz eta baldintza onetan beldurra ez dutenentzat egokia. Zorabioa erraztasunez dutenek, seguraski ez dira aurrera joango. Aneton Mahomako pasartearekin gertatzen den bezala... .
Paisaia miresgarria, nahiz eta autobia (A-15) zatarrak zerbait itsusten duen... .

Balerdi

Guri antzeko zerozer gertatu zitzaigun eta ibili eta ibili, azkenean mendiari ia buelta osoa eman genion igotzen hasi arte.. Jaitsiera be abentura! bidea ongi markatu barik dagoela, artez egin genuen behera.. eskerrak eguraldia lagun izan genuela. Maitemindu egin ninduen udazkenak margoztutako paisaiak..

Balerdi

Bai. Gu ere galdu ginen eta arrastaka igo behar izan genuen. Bidea ez dago ondo markatuta

Balerdi

Mendi zaila dugu Balerdi. zaila da ze bidea ez dago ondo markaturik eta galtzea oso erraza egiten da. gu Azkaratetik igo ginan eta bide arrunta hartu beharrean dala hilerritik beheruntz joanez, guk zuzenen gora jo genun eta lau hanketan igo behar izan genun azkenen. suertea izan genun eguraldi ederra egiten zuelako bestela auskalo! Halere gora igotzean ikusitako paisaiak esfortzua merezitua izan dela argi ikusten dugu. Jeitsieran TXindoki ikusten da parez-pare. Benetan ederra da gure Euskalerria.

Atajo al Balerdi

Para llegar a la cima del Balerdi desde Gaintza no es necesario llegar hasta el collado de Astunalde para luego subir al Artubi y tener que bajar por la larga cresta. Antes del último repecho que nos lleva hasta dicho collado, vemos a nuestra derecha un caminito entre la hierba que se dirige a las laderas de la cresta. Al principio está marcado, luego se pierde. Continuar ascendiendo entonces en diagonal, entre roca y hierba, por las empinadas laderas hasta alcanzar la cima.

a

Bide arruntatik Aralarko mendi arriskutxuena.
Haizea edo bustia baldin badago hobe ez egitea bukaera,beti egongo da aukera.