Aralar: Malloetako tontor guztiak (Baraibartik Azkaretaraino)

Enviado por ibusg el 2009, Octubre 13 - 21:49.
Tipo de itinerario Oinez
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA baraibar
Esquema Baraibar - Malloetako tontor guztiak - Azkarate
Relacionados »Aldaon (mendi) »Balerdi / Mallozarra (mendi) »Intzako Dorrea (mendi) »Ttutturre (mendi) »Urakorri (mendi) »Beoain (mendi) »Pallardi (mendi) »Aralar: Malloetako tontor guztiak (Baraibartik Azkaretaraino) (ibilbide) »Artubi (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Aralarreko (Euskal Herria) Malloetako tontorrak bisitatzeko aukera ematen duen ibilbidea. Bi kotxe behar dira. Bat Azkaraten uzteko eta bestea Baraibartik ibilbidea hasteko.

Paraje paregabeak, bikainak eta ederrak ikusteko aukera, besteak betste Uarrain, Ttutturre, Mendihaundi, Hirumugarrieta, Aldaon, Beoin, Uakorri, Artubi eta Balerdi mendi tontorrak, Alaitz bailara eta Aralar osoko bista ikusgarriak.

Aipatzekoa Balerdira igarotzeko dagoen mendi gandorra; arretarekin pasa beharreko bidea.

Oharra: Balerditik Azkaretara jaisteko hemen adierazten den bidea (Astunaldetik ) baino garbiagoa eta txukunagoa da Bedaio aldera jaistea,
hau da, Larrondora eta hemendik Urdilleko Lepotik barrena Azkaratera jaistea. Astunaldeko bidea ez dago batere garbia.

AdjuntoTamaño
aralar_malloak.gpx573.87 KB

Ene, sasoian egon behar da

Ene, sasoian egon behar da gero halako ibilaldia egiteko! Zenbat orduz egin zenuen?

malloetako tontorretan

Denera 7h30' egin daiteke (jateko eta argazkientzat denbora kontuan hartuta). Oso ibilaldi polita da.