Rutas

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by Jose on 2012, Junio 10 - 19:50.
Categorías Barrika, Plentzia, Sopela
ABIAPUNTUA Sopelana
Esquema Sopelana - Arrietara - Sopelmar - Kurtzimendi - Barrika - Muriola - San Telmo - Plentzia

7. Kosta Trail ospatu da gaur (2012/6/10), hiru aukerarekin:

  • Lasterketa: 30 Km
  • Mendi ibilaldia: 20 Km
  • Ibilaldi familiarra: 10 Km

Ibilaldi familiarraren ibilbidea hauxe izan da.

Submitted by ietxaburu on 2012, Mayo 31 - 20:21.
ABIAPUNTUA Beherobi
Esquema Beherobi, Errozate, Mendizar, Organbide, Beherobi

Beherobin, “Sources de la Nive” (Errobi) seinalatzen duen bidea hartuko dugu, erreka nagusia eskuinetara dugularik. Minutu gutxira, ezkerretik datorren erreka bat zeharkatu eta basoan gora hasten da. Berehalaxe, ezkerretara gorantz doan bidea hartuko dugu, aurrera doan bide dotorea utzita. Laster, bideak basotik irten eta iratzetan zehar aldapa erraz batean, bihurgune handi bat ekialderantz egiten duen lekura eramango gaitu (Gerestei).

Submitted by JFdeA on 2012, Mayo 31 - 17:03.
ABIAPUNTUA Dorletako SanJuanzar
Esquema San Juanzar-Makatzgain-Lizargarate lepoa-Alabita-Mugarriluze-Aumategi edo Zaiturri-Olaburueta-Maruatx-Ezate lepoa-Andarto-Degurixa-Atxulo-Aranguren txiki-Arangurenzuloa-Makatzgain-San Juanzar

Aspaldiko toki ezagunak atzera ere ikusteko gogoarekin (Mugarriluze, Aumategi, Andarto, Aranguren), pagadi orriberriztupetatik ibiltzea, eta batez ere Degurixa bailara zoragarria ikustea abiatu nintzen M.aldetik, San Juanzarretik.
Bideek egunetik egunera, urtarotik urtarora zerbait berri izaten dute beti. Oraingo honetan ibilaldi honek aukera eman zidan Degurixan Antxon eta Agurtzane ezagutzeko.
Beraiei esker inguruko hainbat izene eta istorioren berri eman zidaten:

Submitted by Jose on 2012, Mayo 13 - 20:25.
Categorías Barrika, Berango, Getxo, Sopela
ABIAPUNTUA Sopela

Sopelako Urko Mendi Taldeak antolatuta, XXVII. Herri Ibilaldia ospatu da gaur (2012/5/13). Hauxe izan da ibilbidea.

Submitted by JFdeA on 2012, Abril 29 - 18:00.
ABIAPUNTUA Horca mendatea
Esquema Horca mendatea-ReKuenco-Lahoz-Coronas ataka-Horca mendatea

Losako Pantaleonen eta Bovedaren artean Horca mendatea dago. Bertotik H.rantz joz Recuencora heldu daiteke.
Recuenco tontorretik E.ra Leron atakara, eta Lahoz herrizkara.
Lahoz-etik ea kontrako norabidean M.ra Coronas atakara. Bertotik I.ra Horca mendatera.

Submitted by JFdeA on 2012, March 26 - 17:40.
ABIAPUNTUA Balmaseda
Esquema Balmaseda-Garbea-Kolitza-Burgueno-RibaKoba-ko Ilsos-ak-Billaberde

Balmasedaraino trenean.
San Seberino elizaren atzealdetik hartu aldapan gora ILuzeko eta laburreko seinaleen laguntzaz. Hasiera erripea La Garbea tontorraren bila.
La Garbeatik Kolitzara La Porkeriza atseden tokitik.
Utzi pista nagusia, eta eskuinetik hasita bigarreba hartu.
Kolitzako aldapa hasi aurretik eztarria freskatzeko ur-tragoska ederra hartu, eta gora baselizaraino.
Kolitzan hamaiketakoa egin ostean La Neveratik Burguenora.
Burguenotik M.ra RibaKoba-ko Ilsos-etara. Bertotik abiatzen diren bideseinaleen laguntzaz Billaberdeko Mollinedo auzora.

Submitted by JFdeA on 2012, March 18 - 22:31.
ABIAPUNTUA Zumaia
Esquema Zumaia-Elorriaga-Harrobia-Andutzsoro-Andutz-Saltsamendi-Lastur-Ubidea-Deba

Deban utzi kotxea eta trenez abiatu Zumaira. Bertotik oinez abiatzeko kostaldeko bidetik Elorriagaraino.
Elorriagan Itziarreko bidea hartu, edota baita Done Jakue-rena.
Errepidean jo Andutzsoro baserrirantz. Baserritik Andutz tontorrera.
Andutzen eta Saltsamendin izan ostean Lastur-rera.
Lasturreko frontoiaren atzetiko Ilaburraren markaz jarraituz Debaraino ubide gainetik.

Bidearen azken zatian aukera dago Arbil-era igotzeko, eta bertatik Debara.

Submitted by JFdeA on 2012, March 4 - 13:59.
ABIAPUNTUA Gernika
Esquema Gernika-Lumo-Sanmartin-Zallobenta-Bizkaigane-Gorbeia-Sollube-Sancristobal

Bilbon metroz abiatu nintzen Boluetaraino Bermeorako trena hartzeko.
Boluetatik Gernikara trenez, eta trengoltokitik Gernikako Juntetxe aldamenetik Lumo elizatera. Ez litzateke hobe Lumoko Juntetxea deitzea, batzarrak Lur Lauan egiten ziren-eta, eta horiek martxan jarri zirenean eguneko juntetxea Lumoko eliza zen.
Gernikako ikastetxeen kontra Lumorako galtzada dugu.
Lumotik Sanmartinera, eta horretatik Errigotiko Madalena auzora. Errigotin batzen hasi ziren lehenengoz Bizkaiko elizateak.

Submitted by JFdeA on 2012, February 19 - 11:15.
ABIAPUNTUA Lemoa
Esquema Lemoa-Belatxikieta-Leungane-Olarreta-Mañari-Durango

Bilbon metroa hartu dut Boluetaraino. Berton Euskotrena Lemoara.
Lemoako trengeltokitik Barazarreranzko errepidetik aurrera egin, Lemoako herrigunetik irten eta Gandarias auzorantz jo. Horretarako Zadorra ibaia zeharkatu behar da.
Gandarias auzotik aurrera Belatxikietaraino.
Hor jadanik bagaude Aramotzeko mendebaldean.
Nire gaurko helmuga Leungana, ekialdean, izan da. Aukera oso zabalak dira Aramotz mendizerran ibiltzeko eta ezagutzeko. Nik neuk bideko bi tontorretara jo dut: Askurrumendi eta Akatzazargana.
Leunganetik Olarreta lepora egin dut, eta hortik Mañarira.

Submitted by zuriain on 2012, February 16 - 15:14.
ABIAPUNTUA Congostoko errotaren hondakinak

San Gregorio Ostiense eta Guardako Ama Birjina, ermita ikusgarriz koroaturiko gailur apalak igoko ditugu, Congostoko errotaren hondakinetatik hasita. Ibilbide hasieran eta amaieran bidexka estu eta batzuetan deserosoetan barrena ibiliko gara... biderik gabe ez erratearren. Kasu, beraz