Beherobiko mendietan

ietxaburu-k sortua, 2012, maiatza 31 - 20:21
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna Zaila
ABIAPUNTUA Beherobi
Eskema Beherobi, Errozate, Mendizar, Organbide, Beherobi
Lotuta »Errozate (mendi) »Mendizar (mendi) »Beherobiko mendietan (ibilbidea) »Beherobiko mendietan (track)
Gora-behera1360 m
Luzera20 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Beherobin, “Sources de la Nive” (Errobi) seinalatzen duen bidea hartuko dugu, erreka nagusia eskuinetara dugularik. Minutu gutxira, ezkerretik datorren erreka bat zeharkatu eta basoan gora hasten da. Berehalaxe, ezkerretara gorantz doan bidea hartuko dugu, aurrera doan bide dotorea utzita. Laster, bideak basotik irten eta iratzetan zehar aldapa erraz batean, bihurgune handi bat ekialderantz egiten duen lekura eramango gaitu (Gerestei). Bidea jarraituz gero, Errozateko lepora iritsiko ginateke, baina hemen, Angulok idatzitakoa jarraituz, aldapa gogorreko belarditik zuzen gandorrera igoko gara. Maldaren azken zatia oso pikoa (45º ?) da eta esku makilak beharrezkoak dira. (Errazago litzateke lehenago igotzea gandorrera, bidea basotik irten eta iratzetan hasten denean).
Gandorretik jarraituz, tontorraren azpiko aldera iritsiko gara eta hemen zabaldu egiten da. Arazorik gabe tontorrera iritsiko gara.
Hurrengo helmuga, ia hiru kilometrora dagoen Mendizar tontorra. Horretarako, hego aldean dugun lepora jaitsiko gara eta norabidea jarraituz, aldapa gutxiko belardietan zehar, Mendizar tontorraren azpira iritsiko gara. Ehun metroko aldapa gogorra eta listo.
Orain Organbide lepora nahi digu iritsi. Horretarako, kilometro bat eskas mendebalderantz egingo dugu “Ezkanda”ko leporaino eta gero ipar-mendebalderantz, nahiz Ezkanda eta Saiarren bizkarretik, nahiz ezkerrerago sortzen den haran zabal batetik.
Organbiden, errepidetxo bat ipar alderantz hartuko dugu eta kilometro erdi eginda, D428 errepidearekin bat egingo dugu. Jarraitu hau eskuinerantz kilometro bat, eta ezkerretara txabola bat utzita, errepideak ezkerretara (mendebalderantz) bihurgune bat egiten duenean, eskuinetara, iratzeen artean ia ikusten ez den bide zidor bat dago. Hasi bertatik jaisten eta zigi zaga batzuen ondoren, beherago ikusten den etxola baterantz egingo du. Pista bihurtuta jarraitzen du eta errepidera aterako da, baina metro batzuen ondoren, berriro eskuinera bidea ikusiko dugu. Jarraitu eta arazorik gabe Beherobira iritsiko gara.