Ibilaldia Plazaola geltoki zaharrean abiatzen da. Bertan Leitzaran ibaiko zubia pasa eta Altzegi aldera doan bidea hartzen dugu, hasieran pista zabala dugu, eta gero senda estuago bat hartuko dugu borda artean igotzen dena Intxusu aldera, malda nahikoa gogorra da tarte batzuetan, lehen orduan 500 bat metroko desnibela gaindituko dugu eta Intxusu (951m) tontorrera iritsiko gara, hemendik Altzegira (1015m) berehala helduko gara, tontor honek aurrekoak ez bezala postontzia ere badu.