Ibilbideak: Itza

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2018, apirila 27 - 21:14
Kategoriak Itza
ABIAPUNTUA Eritze
Eskema Eritze - Ollarnagusi - Izketa - Lezeadenea - Txurbil - Txurri - Mendi - Eritze

Eritze herriaren IEan eratutako mendartea ezagutzeko ibilbidea. Hainbat gainetatik pasatzen da, gora-behera handirik gabe, baina ez da ibilbide erraza, sasi artean edo sasia ahal den neurrian saihestuz bidea bilatu beharra baitago zenbait pasartetan. Izketa eta Lezeadenea arteko tartea izango da seguraski arreta gehien eskatzen duena, baina beste hainbat lekutan ere estu ibili beharra egongo da, eta uda aurreratua badago zer esanik ez. Makila, galtza luzeak eta guraize batzuk lagungarri gerta daitezke.