Ibilbideak: Hernani

Lurraldeak

Ibilbide mota

inaxio-k sortua, 2019, urtarrila 9 - 22:06
Kategoriak Errenteria, Hernani
ABIAPUNTUA Liztorretako errepidea
Eskema Pilotasoro - Landarbaso erreka - Igoringo lepoa - Igorin - Bidegurutzeta - Aizpitarteko leizeak - Barrako lohia - Listorreta - Pilotasoro.

Ibilbidea funtsean SL-Gi 1003 ibilbidea da, Igoringo igoera erantsita (ibilbide ofizialak ez du igoera burutzen). Zailtasun handiena Landabaso errekatik gorako hegian dago, hasieran, zorua oso labankorra baita tarte batean, bustita badago (eta askotan egongo bustita, leku mospela baita). Igoringo lepotik tontorrerako tartea harripilekin markatuta dago, basoan barrena. Aldapa gogortzen doa tontorrera gerturatu ahala, baina ez du aparteko zailtasunik.

inaxio-k sortua, 2019, urtarrila 6 - 21:45
Kategoriak Hernani
ABIAPUNTUA Epela (Hernani)
Eskema Epela - Igoingo lepoa - Arritxieta - Akolatxara - Akolagain - Akola - Bidegurutzeta - Epela.

PR-1002 ibilbide laburra jarraitzen du arrastoak; marra zuri-horiak jarraitzea aski da ibilbidea osatzeko, nahiko egoki markatuta dago eta ez du aparteko zailtasunik. Hainbat trikuharriren aldamenetik pasatzen da bidea eta merezi du begiratu bat ematea. Ibilbide ederra da bestela ere. Tarterik zakarrena Bidegurutzetako errepidetik Epelara jaisten / igotzen den bidezidorra da eta hori errepideari jarraituz saihestu daiteke.