Etxaguen-Mairulegorreta-Gorbeia

Xabiaram-k sortua, 2019, apirila 7 - 09:35
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Bizkaia, Zigoitia
ABIAPUNTUA Etxaguen
Eskema Etxaguen-Harrobiak-Mairulegorreta-Dulau Atxa-Aldamin-Gorbeia-Egillolarra-Harrobiak-Etxaguen
Lotuta »Gorbeia (mendi)
Gora-behera1000 m
Luzera21 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Egun pasako mendi ibilbide ederra Gorbeiako Parke Naturalean.
Hasiera puntua Etxaguen herria, Zigoitia udalerrian, hemendik Oketa mendira aldera doan bidea hartzen dugu baina gora jarraitu beharrean zeharkako bidea hartzen dugu Gorbeiako urtegiak eta Harrobiak aldera, ordubeteko bidea hariztian barrena bide garbian. Harrobiak-tik aurrea Artzegi eta Maiurlegorreta haitzuloetara doan senda hartzen dugu, hau ere senda garbia da eta pagadi zoragarri batean barna egiten da, paraje oso polita, leize zulo hauek ere ikusgarriak dira.
Hemendik aurrera Gorbeiako larreetara heltzen gara, eta mendi tontorra agerian jartzen zaizkigu, nik 4 tontorra igo nituen bata bestearen atzetik, Dulau Atxa (1152m), Mairuen Haitza (1288m), Aldamin (1376m) eta Gorbeia (1482m)). 4 orduko igoera lasai hartuz.

Behin gainean atsedenaldi bat hartu eta zerbait jateko parada egokia. Ondoren jeitsierari ekin behar, Egillolarrako bidea hartu behar da Arroriano mendiaren ondotik doana, ordu pare bateko jeitsiera, lehen ordua malda handi samarrean Harrobiak aldera iritsi arte pagadian zehar eta bide garbian, bigarrena joanekoan hartu dugun hariztiko bidea Etxaguen herriraino.

EranskinaTamaina
etxaguen-harrobiak-mairulegorreta-dulau-atxa-mairuen-haitza-.gpx112.13 KB
Irudiak