Trikuharria

Dólmen Amutxanda   (Diciembre  2014)

Trikuharria. Tumulua: 8,50 m-ko diámetroa I-H-an eta 7,60 m-koa E-M-an, eta 0,50 m-ko garaiera I-an eta 0,80 m-koa al M-an. Erdian sakonune bat dago 1,50 x 0,90 m-koa eta 0,30 m-ko sakonera duena, non ganbarako 3 alboko harlauza azaleratzen diren. Horietako bat I-ra, nahiko txikia, apenas azaleratzen dena eta beste 2 H-ra. Azken hauen bistako neurriak 0,70 x 0,40 x 0,07 m.(lodiera) eta 0,95 x 0,45 x 0,08 m (lodiera) dira; lerrokaturik daude, inbrikatuak eta kanpoaldera etzanak E-M-ra zuzenduak.

...

Trikukarria. 13 m diametro duen tumulua, 0,60 eta 0,70 m arteko garaierakoa. Beronen erdialdean ganbarako harlauza bat azaltzen da lurrean sartua, 70° zuzendua, HHE-ra etzana. Begibistako neurriak hauek dira: 1,55x0,60X0,15 m . Harlauza hau kareharrizkoa da eta tumuluko harriak inguruko hareharriak dira berriz.

Aitzgain II trikuharria

Trikuharria. Tumulua: 6,40 m.-ko diametroa I-H eta 6 m-koa E-M, eta 0,40 m-ko garaiera. Lubaki itxurako sakonune bat du erdialdean (1,50 x 0,60 x 0.20 m. sakonera), mendebaldeko ertzeraino iristen dena. Lubakiren barnean eta hegoaldean harri bloke asko azaltzen dira eta Ekialdeko alboan harlauza batzuk etzanda. Guzti hauek ganbararen aztarnak dirudite.

Naturaren omenez

Trikuharria. Tumulua: I-H-ko diametroa 7 m., E-M-ko diametroa 6 m. Osota beheratua dago, ia lurzoruaren parean. Zutik azaltzen diran harlauza eta harkoskor batzuek soilik nabarmentzen dute tumulu hori. Erdialdean ganbara bat soma daiteke, bi harlauza eta harkosko batez osatua. Hauek 0,10 m eta 0,15 m. artean azaleratzen dira I-H zuzenduta dagoen gutxi gora behera laukizuzena den esparru bat marraztuaz (1,30x0,78m.). ganbara hau hondatuta azaltzen da Iparraldeko eta hegoaldeko muturrutan sustraiturik azaltzen diren bi pagoen eraginez. Bertako hareharriak.

Túmulo Aizkoin   (Abril  2015)

Tumulu zirkularra 16 m. diametrokoa eta 1,20 eta 0,75 m. tarteko altuerakoa. Erdiko kraterra 3,25 m. diametrokoa eta 0,75 m. sakonerakoa da. Indusketan zehar, bere erdialdean, haitzean egindako arraultzformako zulo bat agertu zen, bere ardatz nagusiak 2 m. (E-Mko norabidean) zituelarik eta txikiak 1,30 m. eta 0,50 m.tako sakonera. Bertako basaltoak.

Aizkorritxo trikuharria

Trikuharri luze irekia. Industzaileek ziotenez, 1918an: 18 m. diametroko eta 2 m. altuerako tumulua. Ganbara, esparru errektangularra, 5 harlauzak osatzen zuten. Tumulu gainean, ganbara ondoan, estalkiak izan daitezken bi harlauza. Herantz norabidetua.

...

Trikuharria. Tumulua: 10 m-ko diámetroa I-H eta 8 m-ko diametroa E-M, eta 0,40 m-ko altuera. Tumuluaren hondakinen erdialdean IE-n ganbara bat dago laukizuzeneko esparru bat mugatzen duena, Ekialdera irekia. Alboko harlauzak IE-n (1,50 x 0,80 x 0,35 m-koa) eta HM-an (65 x 0,60 x 0,20 m-koa) erorita azaltzen dira. Kanpoaldera lehenengoa eta ganbararen barrenaldera bigarrena, ia etzana. Norabidea 120° da. Ganbara bertako hareharriekin egina dago eta tumulua bertako harearrri eta karaitzekin.

...

Trikuharria. Tumulua: 8 m-ko diámetroa, eta 0,40 m-ko garaiera. Tumuluaren hondakinen IE-n paraleloki dauden bi harlauzez osaturiko ganbara dago. Horietako batek, IM-ra dagoena 0,70 x 0,15 x 0,25 m-ko lodiera du eta besteak, HE-n,0,70x0,15x025 m eta 45° okertua dago. Ganbara bertako hareharriekin egina dago eta tumulua bertako harearrri eta karaitzekin.

...

Trikuharria. Tumulua: 9 m-ko diámetroa, eta 0,60 m-ko garaiera I-an eta 0,15 m-koa M-an. Tumuluaren erdialdean ganbara dago angelu zuzena eratzen duten bi harlauzez osatua. Horietako batek, I-ra dagoena 2,00 x 0,55 x 0,50 m-ko lodiera du eta besteak, E-n ganbara ixten duenak 0,60 x 0,20 x 0,10 m eta 45° okertua dago. Ganbara bertako hareharriekin egina dago eta tumulua bertako harearrri eta karaitzekin.
Trikuharria atsedenleku bezala erabiltzen den belardi batean dago. Tumuluaren gainean zenbait arkazia erroturik daude. Seinaleztatua dago.

...

Trikuharria. Tumulua: 6,50 m-ko diametroa eta 0,50 m-ko garaiera E-n eta 0,40 m-koa M-n. Erdialdean sakonune bat du non zutik azaltzen diren ganbarako 2 harlauza. Horietako bat E-n dago(0,70 x 0,45 x 0,15 m.) I-H-ra norabidetua eta bestea M-n (0,80 x 0,60 x 0,15 m.), okertua eta 50°-ra norabidetua. Berauen artean beste zenbait harlauza azaltzen dira etzanak. Azken hauen artean nabarmenena He-n azalean dagoena da, 1,05 x 0,80 x 0,18 m neurtzen duena.