BERROZPIN III trikuharria
... ©inaxio LocalizaciónBerrozpingo bizkarraren M-ko muturrean, Berrozpingo gañaren Hegoaldean. Aitzondo baserritik IM-runtz, 250 m-ra. Aitzetako Txabala Trikuharria HE-ra, 150 m-ra dago. Berrozpin II eta III trikuharriak 30 m H-ra eta 120 m EHE-ra daude. DescripciónTrikuharria. Tumulua: 10 m-ko diámetroa I-H eta 8 m-ko diametroa E-M, eta 0,40 m-ko altuera. Tumuluaren hondakinen erdialdean IE-n ganbara bat dago laukizuzeneko esparru bat mugatzen duena, Ekialdera irekia. Alboko harlauzak IE-n (1,50 x 0,80 x 0,35 m-koa) eta HM-an (65 x 0,60 x 0,20 m-koa) erorita azaltzen dira. Kanpoaldera lehenengoa eta ganbararen barrenaldera bigarrena, ia etzana. Norabidea 120° da. Ganbara bertako hareharriekin egina dago eta tumulua bertako harearrri eta karaitzekin.
F. Zumalabek aurkitu zuen 1999an. En 1999, benetako megalitoa zen jakiteko F. Zumalabe berak egituraren zenbait puntutan lurazala altxa zuen era kontrolatu batean. Ez da indusketarik egin. 2000 urtean, ganbararen barnean, azalean, ukitutako printza bat jaso zen. Printza hori Aranzadi Zientzia Elkarteko Prehistoriako Saileko Gordailuan dago. Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).
|