BERROZPIN I trikuharria
... ©inaxio LocalizaciónBerrozpingo bizkarraren M-ko muturrean, Berrozpingo gañaren Hegoaldean. Aitzondo baserritik IM-runtz, 250 m-ra. Aitzetako Txabala Trikuharria HE-ra, 150 m-ra dago. Berrozpin II eta III trikuharriak 30 m H-ra eta 120 m EHE-ra daude. DescripciónTrikuharria. Tumulua: 9 m-ko diámetroa, eta 0,60 m-ko garaiera I-an eta 0,15 m-koa M-an. Tumuluaren erdialdean ganbara dago angelu zuzena eratzen duten bi harlauzez osatua. Horietako batek, I-ra dagoena 2,00 x 0,55 x 0,50 m-ko lodiera du eta besteak, E-n ganbara ixten duenak 0,60 x 0,20 x 0,10 m eta 45° okertua dago. Ganbara bertako hareharriekin egina dago eta tumulua bertako harearrri eta karaitzekin.
J. Blotek adierazi zuen 1990an. 1999, benetako megalitoa zen jakiteko F. Zumalabe berak egituraren zenbait puntutan lurazala altxa zuen era kontrolatu batean. Ez da indusketarik egin. Garbiketa lanak egin ondoren 1999 urtean harrizko tresna bat gorde zen Aranzadi Elkartean. Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).
|