Trikuharria

--
8
Dólmen Gizaburua  (Marzo 2019)

2016. urteko urtarrilan Soraluzeko Udalak bi lursail erosi zituen Karakate-Hirukurutzeta mendilerroan, bertan dagoen Gizaburua tumulua babestu eta mendigaineko lurrak bereganatzen jarraitzeko.

2016an Gizaburua tumulua induskatzea erabaki zuten, batez ere aurretik induskatu gabea zelako. Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzenduta, bolondres talde batek irailean ekin zion lanari.

Belkoaineko trikuharria

Trikuharria. Tumulua zeharo nahastua eta itxuragabetua, 11 m. diametrokoa eta Iparraldeko 1,60 m. eta Hegoaldeko 1 m.tara tarteko altuerakoa. Ganbara suntsitua. Mendebalderantz zutik ezarritako harlosa etzan bat ikus daiteke, ganbara eratu ahal izan zutenekin zerikusirik ez zuena. Kraterrean, 1,30x0,60 m.tako harlosa etzan bat eta nahaspilatutako beste batzu daude. Bertako hareharriak. Harrimeta-gainean Andoain eta Aduna udalen arteko mugarria dago.