Txoritokieta

Enviado por inaxio el 2019, Marzo 4 - 20:37.
Altitud 317 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.587585, Y.4793873
WGS84 43.290720 N, -1.921651 E.
Puntos de partida Zamalbide, Astigarragako Benta, Errenteria, Astigarraga, Altza
Cerca Txoritokieta gotorlekua, TXORITOKIETA zutarria, BERROZPIN I trikuharria, BERROZPIN II trikuharria, BERROZPIN V trikuharria, AITZETAKO TXABALA trikuharria, BERROZPIN IV trikuharria, BERROZPIN III trikuharria, FLOREAGAGAINA* megalitoa, San Marko gotorlekua, Kutarro gotorlekua, Santo Kristo ermita, MARIOLA zista, Santiago ermita.
Provincia Astigarraga, Errenteria.
Categorías .
images
Txoritokieta
Txoritokieta tontorra ©inaxio

Oso jendetsua den ingurunean egotea tokatu zaio mendi honi eta hortik datozkio gaitz handienak. Tontorreko gotorlekuak berak osatzen du gailurra eta aldamenean du nonahitik ikusten den telekomunikazioetako antena zuri-gorri handi bat. Gotorlekua oso egoera txarrean dago, baina sar daiteke arazorik gabe. Errepide zahar bat heltzen da bertaraino eta errepide horren bazter askotan zikinkeria nabarmena da. Errenteria eta Astigarragako udalerrien muga-lerroa tontorretik pasatzen da.

Karaitzezko mendia da eta horregatik, eta hiriaren gertutasunagatik berriz ere, mendiaren isurialde gehienak arrobiz zulatuta daude. Nahiz eta gehienak utzita egon ez da egindako kaltea konpontzeko ahalegin handirik egin (egin da halere arrobiren bat pixka bat atontzeko ahaleginen bat edo beste); eta badira oraindik ustiatzen jarraitzen direnak ere.

Berrozpin aldean hainbat trikuharri daude, horietako bat bereziki ederra: Aitzetako Txabala.

Kontua da oraindik ere ibil daitekeela mendi horretan zehar txikizio horiek denak neurri batean saihestu eta gordetzen dituen txoko eder horiek bilatuz hainbat bidezidorretan barrena. San Marko / Bizarain oso gertu gelditzen da ibilbidea osatu nahi izanez gero.

Imágenes

***

***

***

***

***

***



















Related nodes