Etxeberri - Aixita - SL-NA 131

Enviado por inaxio el 2014, Agosto 18 - 21:46.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxeberri
Esquema Etxeberri - Hilerria - Aitzartea - Larraun ibaiaren gaineko begiratokia - Mendebaldeko lepoa - Aixita - Mendebaldeko lepoa - Etxeberri
Relacionados »Etxeberri (herria) »Aixita (mendi)
Gora-behera325 m
Luzera6 Km
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

SL-NA 131 ibilbideari jarraitzen dio arrastoak Aixitako gandorreko igoera ez beste tarte guztietan. Bidea ondo markatuta dago, eta jende dexente ibiltzen da itxura batean; jarraitzen erraza da beraz. Beste hainbat biderekin ere gurutzatzen da, ibilbidea luzatu nahi izanez gero.

AdjuntoTamaño
aixita-2014-08-17.gpx68.11 KB

Notes:

GPSaren arrastoa ez da jarraia, pilak agortzeko zorian bainituen. Arrastoak gandorrari jarraitzen dio, baina errazagoa da gandorra eskubi aldetik saihesten duen bidezidorra jarraitzea (harria bustita dagoenean edo haizea ari duenean batez ere, amildegia aldean baitauka gandorrak tarte askotan).

Imágenes

***

***

****

***

****

***

****

****

Aixita

Kaixo, Inaxio. Ez nuen haitz hori ezagutzen, ezta gaztelua ere, makina bat urtez bi ahizpen artean igaro arren. Banekien tontorrik garaienera iristeko eskalada egin behar zela, eta horrek atzera botatzen ninduen. Baina Aixitara iristeko zailtasun handirik behar ez badago, laster izanen naiz bertan. Ongi izan!

Zuretzako lan erraza izango

Zuretzako lan erraza izango da Zuriain, zu ibilia izango zara honezkero putreak uxatzen harrizko gandor zailagoetan ;-). Aldameneko haitzari begira egon nintzen eta bai, harena beste kontu bat da, ez dago nolanahi saiatzerik harekin, kontu handiz ibiltzekoa da. Gaur erantsi ditut haren argazkiak.