Rutas: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by inaxio on 2015, Abril 4 - 12:17.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lesaka
Esquema Lesaka - Ziobiko bizkarra - Frain - Igantzi aldeko bizkarra - GR bidea - Lesaka

Lesakatik abiatzerakoan eliza bilatu behar dugu, haren aldamenetik abiatzen baita bidea. GR11aren arrastoak ere topatuko ditugu inguruetan, eta haiei jarraituz igoko dugu hilerriko aldapa. Hilerriaren inguruetan rotonda txiki bat topatuko dugu; hura eskubitik inguratu eta, bai, porlanezko aldapa gogorrari ekin behar diogu, GRaren arrastoa ezkerrean utzita. Horiek dira eguneko aldapa gogorrenak. Aldapan gora eginez ezker aldetik porlanezko bide zabalago batekin egingo dugu topo. Gora eginez jarraitu eta laster egingo dugu topo ezker aldetik abiatzen den lurrezko pista garbi batekin.

Submitted by zuriain on 2015, March 31 - 09:21.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Baraibar
Submitted by zuriain on 2015, March 31 - 08:44.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Uitziko geltokia

Basakaitz mendira igoko gara, txango zirkular batean. Ibilbide osoa hostapean eginen dugunez, txango aproposa da udan egiteko. Batzuetan bidetik aterako gara, beraz beharrezkoa izanen dugu GPSa, mapa edo beste orientazio tresna batzuk.

Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:22.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Abaurregaina

Aezkoako goi-ordokiko gain hauetara igoko gara, Abaurregainetik abiaturik. Txango gehiena pistetan barrena eginen badugu ere, mendietako azken metroak bidetik kanpo eginen ditugu. Gazteluandiko gailurrera iristeko karst deseroso baina labur bat zeharkatu beharko dugu.

Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:14.
ABIAPUNTUA Bertizko aparkalekua

Txango laburra Malerrekako bazterren gaineko talaia eder hori bisitatzeko.

Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:12.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxeberri

Aixitako gaztelua eta Ardantzezarra menditxoa bisitatuko ditugu, txango zirkular batean.

Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:10.
ABIAPUNTUA Larraintzar

Txango labur eta zirkularra mendi apal hau ezagutzeko.

Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:08.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Iñarbil

Inarbil auzotik abiatuko gara Auzaren itzalpeko gain ez oso ezagun hauei bisita egiteko. Bidenabar, hainbat megalito ikusiko ditugu. Trackean Inarbildik egin beharreko ibilbidea agertzen bada ere, autoz joan gaitezke Sorginetxe trikuharriraino, eta bertan aparkatu.

Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:06.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ezkaroze

Zaraitzuko mendialde eder hau bisitatuko dugu, hainbat gainetatik pasatuz.

Submitted by zuriain on 2015, March 23 - 13:04.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Gerendiain

Alaizko bihotzeko gain polit hau igotzeko txango zirkularra, Gerendiain herritik abiaturik.