Rutas: Euskal Herria

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 2 - 12:54.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Hiriberri-Artzi

Hiriberrin lurrezko pista bat hartu behar da ipar-mendebalderantz hasi eta berehala iparrerantz zuzen igotzen dena. Saihesbideei kasurik egin gabe, pista honek Ortxolako lepoko zelaietan jarriko gaitu. Hemendik zuzenean mendebalderantz joz iritsiko gara tontorrera. Bertan pagadi zabala hasten denez, ez dugu paisaia handirik ikusiko, baina bide osoan zeharreko ikuspegiak ezin ederragoak dira.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 2 - 12:21.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Josepita lepoa

Pausaran mendia Josepita lepotik. Gorraitz edo Imizkotzetik iritsi gaitezke haraino, autoz zein oinez. Imizkotzeko pista oso egoera txarrean zegoen 2008an. Bide egokietan barrena igoko gara. Eskalada erraz bat egin beharko da azken zatian, baina arreta eta kontua eskatzen duena. Gailurrerainoko azken metroak -20 bat- sasiak harturik daude.
Txango hau Elkerekin elkar daiteke, baita Jaun Done Jakue mendiarekin ere.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 2 - 11:15.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Otano

Alaitz mendilerroan ukitu gabe gelditzen zen mendi bakarrenetakoa zen hau, azken aldian erasoa jasan eta orain antena eta pistek urratu dute. Iruñerria suntsitzen ari gara. Ibilbidea, nolanahi ere, eder eta erraza da.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 1 - 14:49.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Erronkariko errepidea

Ibilbide luzea, Kukula mendia igotzeko. Ibilbide hau ez da batere gomendagarria euri sasoian Pintano ibaia hainbat aldiz zeharkatu behar baita. Azken txanpa burdinazko sirga baten bidez egin behar da, batzuentzat zaila gerta daitekeena.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 1 - 14:40.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Orbaitzetako Ola

Mendilatz gaina igotzeko ibilbide erraz eta atsegina. Nahi izanez gero, lehenbiziko kilometroak autoz egin ditzakegu, errepide estu baina ongi zaidua baita. Autoa Bizkondeko bordaren ondoan utz genezake. Mendilatzeko bizkarrean ez dago biderik eta arriskutsua izan daiteke lainoa edo eguraldi txarra dagoenean. Kontuz ibiliko gara halaber ibilbidetik atera eta Mendilatzeko hegietan barrena egiten badugu, lapiaz deseroso batekin topo eginen baitugu.

Submitted by JFdeA on 2009, Noviembre 29 - 12:08.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Zestoa
Esquema Zestoa-Ondarbaso-Erlo-Kakuta-Aittola-Aittolazar-Goltzibar-Zestoa

Zestoako Lauiturrietatik gora abiatu gara oinez Ondarbaso baserrirantz. Mendebaldera utzi dugu Il-GI137. Ondarbasoraino asfaltodun bidea izan dugu, beraz aukera dago kotxez baserri horretaraino heltzeko.
Ondarbasotik aurrera HE.ra abiatzen da Il-GI138 eta M.ra ekarri duguna. Bi horiek utzi eta mendian gora jo dugu Izarraitzeko gainalderantz Erlo tontorreraino.
Erlotik HM.ra Kakutara. Tontor honen azpian Izkiiturri eztarria freskatzeko.
Izen bereko sarobetik Aittola izeneko aparkalekura jo dugu. M.ra.
Atzera ere topo egin dugu Il-GI137. Guk Zestoarako norabidea hartu dugu.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 28 - 20:33.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Uskartze

Zaraitzuko mendialde ezezagun honetan barrenako txango luzea. Hiru gailurretara igotzeko bidetik kanpo ibiliko gara, Sierraren kasuan bereziki zaila izan daitekeena. Kontu handiz ibiliko gara zati hauetan, batez ere eguraldi kaskarra edo lainoa izanez gero.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 27 - 12:53.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Egozkueko mendateko errepidetik

Urdanatz eta Apordoki mendiak Egozkueko mendateko errepideko 6. kilometrotik igotzeko ibilbidea. Jaitsiera batzuetan urez betetzen den ordoki zingiratsu batetik eginen dugu, inguratu beharrekoa euri sasoian. Batzuetan bidetik kanpo ibiliko gara, kontuz ibili lainoa edo eguraldi kaskarrarekin.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 18:50.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Bagargiak lepoa

Eskaleramendi, Arthanolatze, Txardeka, Mendibeltza, Bagargiak lepotik. Txango erraza baina luze eta bidetik kanpo. Kontuz ibiltzeko modukoa elurra, lainoa edo eguraldi kaskarrarekin.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 16:34.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Garralda

Corona-Errazu Garraldatik. Txango zirkularra, gailurraz gain hainbat monumentu megalitiko bisitatzeko aukera ematen duena, eta bide desberdin batetik jaisteko aukera ahalbidetzen duena. Bidetik kanpo ibiliko gara hainbat tartetan, nahasgarria izan daitekeen inguru batean.