MARIBIDAURRE trikuharria

Beste izenak Arriaundi, Marroko Haitza..
Mota Trikuharria.
Eremua BRINKOLA - ZEGAMA.
Aurkikuntza Inaxio Elizegi Egilegor (2010-12-31)
Kokapena
· Alt.: 690 m.
· WGS84 43.042135 lat., -2.328545 long.
· ED50 30T X.554797, Y.4765921
· Kokapen zehatza (~25m)
Egiazkotasuna Zalantzarik gabea.
Egoera Oso kaltetuta.
Gertu AIZALEKU II trikuharria, AIZALEKU trikuharria, Aizelekua mendia, Mikel Deuna ermita, Morrotxoko San Migel ermita, Bikuña jauregia, EGIPE tumulua, Legazpi herria, Andra Maria eliza, Mirandaola burdinola, Santa Krutz ermita, Artzain Onaren kapera eliza, Elorregi jauregia, Telleriarteko San Juan ermita, Santa Marina ermita.
images
MARIBIDAURRE
3 ©Iñigo Txintxurreta

Azalpena

Aizaleku mendiaren Mendebaldeko bizkarrean dago, lepo baten erdian, pinudiaren itzalean eta laharrez erdi-estalita. Tumuluaren erliebea nahiko nabarmena da eta honen erdialdean arlosa haundi bat ikus daiteke, Iparraldera okertuta, baina lurrean oso sendo sartuta.

EranskinaTamaina
MARIBIDAURRE.pdf160 KB

Iturria: Beste bat.

Irudiak

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***





*

Ea zer iruditzen zaizuen

Ea zer iruditzen zaizuen honako hau. Aizalekuko trikuharriari argazkiak ateratzera joan naizenean ikusi dut, inguruak miatzean. Nahiko garbia iruditu zait, garbiegia ezezaguna izateko. Ez dakidana da, Alfonso, Iñigo, baduzuen zuek Gipuzkoa aldeko monumentuen ardura edo beste norbaitengana jo behar dudan. Esango didazue.

trikuharria garbitua

Kaixo,

gaur Urtarrilaren 3an Aizalekuko bigarren trikuharria ikustera joan naiz. Gainean eroritako zuhaitzetako bat eta adarrak kendu eta ganbara inguruan sastrakaz garbitu zaio.
Izenari dagokionez Aizaleku II jar daiteke baina inguru horretan badira beste leku izenak:
Marruko haitza edo Marroko haitza, Arriluze...
Aizaleku I eta II.ren artean beste trikuharria aurkitu dut, Aizaleku III izenarekin fitxa beteko dudana.
Gipuzkoan aurkitzen diren megalitoak Aranzadin komunikatzen dira eta baita Luis del Barriori ere.

Hori da hori lan egitea!

Hori da hori lan egitea! Eskerrik asko berriz ere!