2 harrespilen multzoa.
Lehengoak 4 metroko diametroa du eta erdian zista ederra erakusten du.
Bigarrena 5 metro diametrokoa da eta 2 lekuko eroritako zutarriak izan daitezke. Batak 1,45 metro neurtzen du eta besteak 1,30 metro.
bidexidor baten alboan kokatzen den zutarriak 1,30 metroko altuera neurtzen du. zenbait harri ziri gisa ikusten dira zutarriaren oinarrian. Monumentu zalantzagarria.
Gutxi ageri den harrespil tumularra, 10 lekuko inguru soilik Ekialdean agertzen direlako. Inguruan suharria jaso da. Bere ondoan beste harrespil ondatua dagoela ematen du.
Bi tumuluen multzoa. Lehenak 5 metro inguru diametroa du eta erdian zolugunea ageri da. Ipar partean peristalitoa garbi atzematen da. Bigarrena haundiagoa da baina zalantzazkoa, bere gainean eraikuntza bat egin dutelako.