ArainburuEnviado por Xabiaram el 2022, Febrero 4 - 22:59.
![]() Arainburu Loitzate aldetik ikusita ©inaxio Mendaur mendilerroko tontor garaienetako bat eta Elama arroko eta Artikutzako barrutiko mendi garaiena. Gainalde belarditsuak eta iparralderako isurian pagadi handiak dituena. Loitzate eta Ekaitza artean egotea egokitu zaio eta haiek baino metro batzuk gehiago izanagatik ez zaio tokatu mendi nagusien ohiko ikurrik: ez erpin geodesikorik, ez txartelontzirik eta izena bera ere kolokan izan duela ikus daiteke mapa zaharretan. "Aranburu"k izen ezin egokiagoa ematen du, bera delako Elamako harana eta Aurkidi-Mendrasako haranen buruko mendia, baina "Arainburu" modura aipatuta ikusten da azken aldian. Nolanahi ibilbide askoren bidegurutze ere bada eta ezin bisita egin gabe utzi.
|
![]() |